AFOMEF

AFOMEF proiektuen deialdia: Euroeskualdeak koordinatutako hiru ekimenak hautatu dituzte!

20.03.2025

Euroeskualdeak INTERREG POCTEFA AFOMEF proiektu europarren deialdian aurkeztutako hiru proiektu estrategikoak hautatu ditu pilotaje batzordeak, eta Iruñean ospatutako prentsaurrekoan eman dute horien berri modu ofizialean.

Nafarroako gobernuko presidenteorde Ana Ollok aurkeztu zituen hautatutako sei proiektuak, haien artean Euroeskualdeak koordinatutako hiru proiektuak: TRANSFERMUGI, mugikortasun arloan aurkeztua, LANEAN, lanbide arloan eta HEZHI, hizkuntza‑aniztasunaren arloan.

FEDERak eskainitako 14,8 milioi euroko aurrekontuarekin, AFOMEF proiektuen deialdiak mugaz gaindiko lurraldeetako langintza, mugikortasun eta hizkuntza‑aniztasun arloetako proiektuak egituratzaileak finantzatzea du xede, Euskadin, Nafarroan eta Akitania Berriko lurralde euskalduna barne hartzen dituen eremuan.

AFOMEF

HEZHI – Hezkuntza arloan hizkuntza‑aniztasuna sustatzea

Hezkuntza eta Hizkuntza, hau da, HEZHI, hizkuntza anitzeko hezkuntza bateratzailea sustatzea eta mugaz gaindiko harremanak indartzea xede duen proiektu berritzailea da, barrera linguistikoak hautsiz.

Lehen aldiz, lurraldeko alderdi interesatu guztiak —erakunde publikoak, hezkuntza arloko eragileak, unibertsitateak eta sozietate zibileko erakundeak— batu eta elkarlanean aritu dira lurraldeko hiru hizkuntzen ikasketaren inguruko proiektu egituratzaile bat diseinatzeko, hots: euskara, gaztelera eta frantsesa.

Euroeskualdearen sustapenarekin, lurraldeko eragile nagusiak —eskualdeetako gobernuak (Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua), unibertsitateak (Bordeaux Montaigne Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea) eta bertako hezkuntza‑ eta kultura egiturak (Seaska, Euskal Herriko Ikastolak, Euskal kultur erakundea, Ikasbi, Larrun eskola) barne—hainbat kontzentraziotan elkartu ziren.

Eztabaida horietatik lau ekintza handiz osatutako lau urteko proiektu bat lortu zen: mugaz gaindiko lurraldeetan hizkuntza anitzeko hezkuntzarako marko teoriko‑praktikoa garatzea, hezkuntza anitzeko formakuntza garatzea, baliabide didaktiko eta komunikatiboak garatzea eta mugikortasuna hizkuntzaren sustapenerako tresna gisa garatzea. HEZHIk marko zehatza eskainiko du hizkuntza anitzeko hezkuntzako jardunbideak probatu eta zabaltzeko, mugaz gaindiko erronkei moldatuak. Lurraldean hezkuntzarekiko benetako lankidetza‑kultura sortzen lagundu eta antzeko erronkak dituzten beste eskualde europarrentzako eredu gisa balioko du.

Euroeskualdeak, ekimen anbiziotsu hau koordinatzean, mugaz gaindiko lankidetza indartzeko eta hezkuntzaren kohesio eta berrikuntzaren onerako hizkuntza‑aniztasuna sustatzeko duen paper nagusia berresten du.

LANEAN – Mugaz gaindiko enpleguaren garapena  bermatzea

Kide estrategiko diren LANBIDE, France Travail, Bidasoa Bizirik, Gipuzkoako Foru Aldundia, Mission Locale, Cap Emploi eta Nafar Lansare erakundeek elkarrekin idatzitako proiektu honek Euroeskualdearen barruan mugaz gaindiko benetako enplegu‑arroa egituratzea du xede.

Espero diren emaitzen artean hauek daude: mugaz gaindiko lan‑merkatuaren behaketa hobea, arazo espezifikoak konpontzeko elkarrekin lan egingo duten eragileen sarea sortzea eta langileentzako zerbitzu barneratuak sortzea, hala nola informazio‑puntu iraunkorra, enplegu azokak eta tresna digital aproposak. Proiektua hautatuz gero, aurrerapausoa izango da partekatutako eremu honetako langile eta enpresek topatzen dituzten erronkei aurre egiteko.

Euroeskualdeak lan‑merkatu barneratu eta orekatua sustatzeko burututako lanari jarraiki, LANEAN aurrerapausoa da partekatutako eremu honetako langile eta enpresek topatzen dituzten erronkei aurre egiteko.

TRANSFERMUGI – Mugaz gaindiko garraio publikoko zerbitzuak hobetzea

Proiektua Mendebaldeko Eremu Funtzionaleko garraio publikoko zerbitzuak hobetzean datza. Helburua trenbideen eta errepide bidezko garraio publikoko zerbitzuak martxan jartzea da, aldi berean intermodalitatea eta erabiltzaile‑esperientzia indartuz. Proiektuak autoekiko mendekotasuna murriztea bilatzen du, garraio publikoko zerbitzuetara sarbidea erraztuz.

Horretarako, lurraldeko garraio‑agintariek (Eusko Jaurlaritza, Akitania-Berria Eskualdea, Syndicat des mobilités Pays Basque-Adour, Gipuzkoako Garraioen Lurralde Agintaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia) zein Euroeskualdeak hainbat ekintza berritzaile burutuko dituzte. Alde batetik, martxan jarriko dira trenbide eta autobusen proiektu pilotu berriak jarriko dira martxan, mugaren beste aldeko lehen hiriraino. Bigarren, trenbideen egituraren eta trafikoaren ikerketak egingo dira. Azkenik, proiektuak geraleku estrategikoen garapena ere hartzen du barne.

Mugaz gaindiko mugikortasuna hobetzea ahalbidetuko duen lankidetza, gure hiru lurraldeetako biztanleei konponbide irisgarriago eta jasangarriagoak eskainiz.

Proiektu bakoitzaren markoan aurreikusitako ekintzak 2025eko maiatzaren eta 2029ko maiatzaren artean ezarriko dira, mugaz gaindiko biztanleriaren bizi‑kalitatea hobetzea ahalbidetuz.

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?