AFOMEF Convocatoria

AFOMEF: POCTEFAren Mendebaldeko Eremu Funtzionala proiektuen deialdia irekita dago!

31.05.2024

2021-2027ko POCTEFAren Mendebaldeko Eremu Funtzionalerako proiektuen deialdia ofizialki abiatu zen 2024ko maiatzak 23an Hendaian.

Euroeskualdea da eremu funtzional honen garapena eta sustapena koordinatzeko arduraduna, zeina POCTEFA programa europarrak identifikatutako bost eremu ezberdinetako bat den, Euskadi, Nafarroa eta Akitania-Berriko hego eskualdea Baretetzera arte barne hartuz.

Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (FEDER) 14,8 milioi euro eskaini dizkio AFOMEF deialdiari, zeinak proiektu egituratzaileak finantzatzea duen xede muga arteko lanbide, mugikortasun eta hizkuntza aniztasunaren arloetan.

Ekimenak 2024ko urriak 23aren 14:00 baino lehen aurkeztu ahalko dira.

Ikusi maiatzaren 24ko web‑mintegia, non plana eta bere ezaugarri zehatzak aurkeztu ziren.

Informazio gehiago jasotzeko, ikusi: www.afomef.eu eta www.poctefa.eu.

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?