2020ko « Euroeskualdeko hirirtartasuna” proiektu deialdiaren emaitzen argitaratzea

08.10.2020 Proiektuak

2020ko “Euroeskualdeko hiritartasuna” proiektu deialdiak 500 515€ banatuko ditu 19 proiekturi. Aurkeztu ziren 55 proiektuak aztertu eta gero, Euroeskualdeko Batzordea irailaren 29an bildu zen hautaketa egiteko. Hautaketa hemen eskuragarri da.

Kultur sailean, Euroeskualdeak ikus-entzuneko proiektuak (kultur emankizunak eta filma baten aldibereko banatzea mugaren bi aldeetan), haur eta gazte literatura, ondarea, dantzariak, zirkoegileak eta artista garaikideak sustengatuko ditu. Mugazgaindiko gazteriak eta hezkuntzak toki berezia ukanen dute edizio honetan migrazioari, inguruneari, oihan bioeconomiari, berrikuntza positiboari eta kodetzeari buruzko sensibilizazioa egiten dituzten proiektuak hautatuak izan baitira. Bestalde hiru kolegioen arteko e-twinning proiektu bat eta laborari gazteen arteko trukaketa bat ere diruztatuak izanen dira. Hizkuntzen ikasketa eta erabilera bi proiektuek babestuko dituzte : lehenak turismoa eta ostalgintzari buruzko hiztegi teknikoa ikasteko online kurtso bat sortzea du helburu bigarrenak euskal prentsaren transformazio digitala jomugatzat hartzen duelarik. Azkenik, euroeskualdeko dirulaguntzek baseball topaketak eta kirola eta bere gizarte erabilpenari buruzko ikerketa bat ahalbidetuko dituzte. Ondoko asteetan proiektuak “zoom” artikuluei esker aurkeztuko dizkizuegu.

“Euroeskualdeko hiritartasuna” proiektu deialdia 2015an sortu zen Akitania Berriko, Nafarroako eta Euskadiko aktoren lankidetza kultura, hezkuntza, gazteria, kirola eta eleaniztasuna sailetan bultzatzeko asmoz. Aurten lagunduak diren 19 proiektuek iraganean laguntza bat jaso duten 96 proiektuei gehitzen dira.

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?