COVID-19-ak ekarri duen egoera ikusita, Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak hurrengo neurriak hartuko ditu hurrengo martxoaren 16tik, astelehena, aurrera :
- « tele-lana »-ren sustapena,
- bidaiarik ez, behar-beharrezkoak ez izatekotan,
- bilera presentzialak bertan-behera uztea, bai barne-taldekoak eta baita kanpoko pertsonekin ere,
- aurreikusitako bilerak edota jardunaldiak berriro antolatu.
Horregatik guztiagatik, Euroeskualdeak bere ateak itxiko dizkio publikoari abisu berri batera arte.
Telematikoki zuen eskura egongo gara (telefonoz, e-mailez, bideokonferentzia…)
Zuen ulermena eta kolaborazioa eskertuz.
Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdearen talde teknikoa