Eurorégion NAEN

POCTEFA EuroEGTC proiektuaren esparruan aholkularitza juridikoko zerbitzuak emateko lizitazio publikoa

04.08.2026

Cerdanyako Mugaz Gaindiko Ospitaleak, Pirineo Mediterraneoko Euroeskualdearekin eta Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdearekin batera, lizitazioa argitaratu du mugaz gaindiko profesionalentzako estatutu-proposamen bat idazteko aholkularitza juridiko-laboraleko zerbitzuak kontratatzeko.

Lizitazio hori EuroEGTC proiektuaren esparruan kokatzen da. Proiektu horren helburu orokorra Lurralde Lankidetzako Europako Taldeetan (LLET) lan egiten duten profesionalentzako estatutu-proiektu bat egitea da, beren mugaz gaindiko egoeratik (lan-egoera, egoera fiskala eta gizarte-segurantzakoa) eratorritako zailtasunak ebazteko eta lanpostu horien segurtasun juridikoa eta erakargarritasuna indartzeko. Helburu espezifikoen artean daude: LLETetako langileen egoerari buruzko azterketa konparatibo bat egitea; lehendik dauden esparru juridikoak aztertzea; eta estatutu hori definituko duen erreferentziazko testu bat egitea.

Europar Batasunak % 65ean kofinantzatzen du proiektua Interreg POCTEFA programaren bitartez. 310.005 euroko aurrekontua du proiektuak, eta 30 hilabeteko iraupena (2026ko urtarriletik 2028ko uztailera). Cerdanyako Ospitaleak zuzentzen du, Pirinio Mediterraneoko Euroeskualdearekin eta Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdearekin lankidetzan.

Kontsultak 2026ko irailaren 30eko 23:59ak arte egin ahal izango dira.

Eskaintzak hemen aurkeztu behar dira: Plataforma de Serveis de Contractació Pública.

Lizitazioari buruzko informazio gehiago (erref. 512499-2026) eskuragarri hemen: Europako TED plataforma.

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?