Mugaren itxiera, PCR frogak: hauek gure erantzunak  

01.02.2021 Euroeskualdea

Birusaren hedapena murrizteko indarrean sartu diren osasun neurriak aldaketak jasan dituzte eta neurri murriztaile berriak ezartzen ari dira. Mugaz gaindiko erakunde gisa, zuen galderak erregulartasunez jasotzen ditugu. 2021ko uztailaren 1ean, hauxe da adierazi dezakeguna:  

 

  • Muga irekita al dago? 

Bai, baina arreta jarri behar da : alde batetik mugako pasabide batzuk itxi baitituzte terrorismoaren aurkako borrokaren baitan (ikusi hemen); bestetik, muga igarotzeko hainbat betebehar daude (PCR froga baten aurkezpena, arau desberdinak mugaren bi aldetan, eta abar). Gauzak horrela, muga irekia da, eta Akitania-Berria, Nafarroa edota Euskadirako sarbideak erregulatuta daude.  

 

  • PCR froga negatibo bat aurkeztu behar al dut muga igarotzeko?

2021ko urtarrilaren 31z geroztik, aginpide frantsesek 11 urtetik gorako pertsonei PCR negatibo baten aurkezpena exijitzen die, muga igaro baino lehenagoko 72 orduetan eginikoa beranduenez (2021eko urtarrilaren 30eko 2021-99 dekretua).  2021ko martxoaren 31tik goiti, Espaniak “Frantses gune arriskutsuetatik bidetik etortzen diren 6 urtetik goragoko pertsonei” 72 orduetan eginiko PCR test negatibo bat aurkeztea eskatzen die (martxoaren 26ko SND/292/2021, dekretua). Orain baldintzek proba antigenikoa aurkezteko aukera ematen dute, auto-proba aurkeztea ez da nahikoa.

Salbuespen batzuk daude ere. Ondoko egoeraren bat justifikatu dezaketen pertsonek ez dute PCR negatibo bat aurkeztu behar :  

  • Mugaz gaindiko langileak. 
  • Gehienez 24 orduko tarte batean eta dagokien bizitokiaren 30 kilometroko eremu batean” mugitzen diren mugaz gaindiko biztanleak.  
  • Errepideko garraioen profesionalak euren jardunbidean.
  • Neurri murriztaile berberak al dira Nafarroan, Euskadin zein Akitania-Berrian?

Ez. Neurri berriak iragartzen diren aldiro gaurkotutako infografia bat argitaratzen du Euroeskualdeak. Ikusi 2021eko uztailaren 1eko bertsioa.

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?