Euroeskualdeak lizitazio publiko bat argitaratu du AECT Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak sortu edo jasotako dokumentu edo testu mota guztietarako interpretazio- eta idatzizko itzulpen-zerbitzuak emateko.
Kontratuaren aurrekontu estimatua 320.000 €-koa da (zergarik gabe), eta 48 hilabeteko iraupena izango du guztira.
Kontratua bi multzotan banatuta dago:
- 1. multzoa: atzerriko hizkuntzetako interpretazio-zerbitzuak, presentzialki edo urrutitik eskainita. Erabilienak diren hizkuntzak dira frantsesa, gaztelania, euskara eta, batzuetan, okzitaniera eta ingelesa.
- 2. multzoa: dokumentu arrunten eta ofizialen idatzizko itzulpen-zerbitzuak. Jatorrizko hizkuntza euskara, frantsesa edo gaztelania izan daiteke eta, noizean behin, okzitaniera edo ingelesa; xede-hizkuntza berriz euskara, gaztelania, frantsesa, okzitaniera edo ingelesa izan daiteke.
Eskaintzak aurkezteko azken eguna 2025eko apirilaren 13a izango da, 12:00etan.
Eskaintzak bidez elektronikoz aurkeztu beharko dira derrigorrez, estatu mailako kontratazio publikoaren iragarki-plataformaren bidez: boamp.fr – Iragarki zk.: 25-29213