Euroreskualdeak EuskarAbentura proiektua lankidetza estrategiko baten bidez sustengatuko du

09.03.2021 Proiektuak

Mugazgaindiko EuskarAbentura proiektua “Euroeskualdeko hiritartasuna” ardatzeko lankidetza estragikoa izanen da. Kirola, ondarea, kultura, gazteria eta eleaniztasuna lotzen dituen proiektuak, 120 gazteri Euroeskualdeko lurralde euskaldunak deskubritzeko aukera ematen die, oinez, urririk, udan eta hilabete batez.

2018an hasitako proiektuak, Euskararen erabilpena sustatzea, gazte euskaldunen sare bat sortzea, balore positiboen transmititzea eta hizkuntza ohituretan eragitea du helburu, besteak beste.

Euroeskualdeko hiru lurraldeetako eta diasporako gazteak ingurumen euskaldun batean murgiltzen dira eta aberastasun kulturala, naturala eta gizarte mailakoa deskubritzen dituzte. Murgiltze honek aisaldia eta hizkuntzaren erabilpena batzen ditu, nerabeek euskarak dituen dimentsioen anitzak deskubritu ditzaten.

Izen emateak idekiak dira

2021 espedizioko izen emateak martxoaren 12a arte idekiak dira. Parte hartzeko, ondoko betebeharrak bete behar dira :

  • Euskalduna izan
  • 2004 edo 2005 urtean sortua izan
  • Aurkezpen bideo eta proiektu indibidual batek osaturiko txosten bat aurkeztu. Bakarkako proiektua proposatutako hiru gaietako bati buruzkoa (Baserritik Sardexkara; Klik eta post; Adina, jakintzaren iturri) eta proposatutako sei formatuetarikoa (historikoa, literarioa, ikus-entzunezkoa, plastikoa, musikala, sormen digitala) izan beharko da.

2021eko espedizioa unean-uneko osasun egoeraren eta indarrean dauden arauen arabera antolatuko da : osasun krisiaren egoerak espedizioaren ihardukitz

ea baldintzatuko du.  Espedizioa ezin baliz modu ibiltarian egin, alternatiba ezberdinak aurreikusiak lirateke.

Informazio gehiagorentzat, EuskarAbenturaren webgunean sar zaiztezke : https://euskarabentura.eus/2021-participa/

 

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?