Europar komisioak mugaren itxierak izan duen eraginari buruzko bi txosten argitarazten ditu

15.02.2021

Otsaila hasieran, Europar komisioak eta MOT-ak mugaren itxierak mugazgaindiko lurraldeetan ukan duen eragina aztertzen dituen bi txosten argitaratu dituzte. Martxotik ekainera, Europako muga anitz hetsi ziren, COVID-19aren hedatzea ttipitzeko asmoz. Besteak beste, Akitania Berria Euskadi eta Nafarroraren arteko muga zerraturik egon zen. Lehen txostenak (hemen ikusi) heste horrek ukan dituen eraginak ikertzen ditu modu zabalean, bigarrenak (hemen ikusi) kasu azterketa bat proposatzen duelarik.

Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdea ikertutako lurraldeetariko bat da. Egindako analisiak lurraldeen arteko koordinazio falta, Euroeskualdeko presidentearen mugazgaindiko biztanleriaren aldeko eskutitza eta Euroeskualdeak eginiko indarrak azpimarratzen ditu. Kasu azterketari esker, gomendio batzu adieraziak dira : mugazgaindiko lurraldeak bizi eremu bezala ikusi (eta ez muga bezala), prozesu partehartzaileak edota petik-gorako erabaki-hartzeak sustatu, mugazgaindiko lurraldeen anitztasuna eta konplexutasuna ulertu, LLET-ei papel handiagoa eman mugazkaindiko lankidetza koordinatu dezaten, ….

Orroitgarri gisa, Euroeskualdeak ere mugaz gaindiko herritarren bizimoduan mugaren itxierak izan duen eraginari buruzko txostena argitaratu zuen pasa den uztailean (hemen ikusi). Azken horren xedea mugaz gaindiko harremanengan mugaren itxierak zein modutan eragin duen ulertzea izan zen. Jasotako 2400 testigantzen bitartez, eta mugaz gaindiko bizimoduaren errealitateez jabetzeko, kaltetutako herritarengan mugaren itxierak izan dituen ondorioak murriztea du helburu Euroeskualdeak, hala nola, familia-harremanak, harreman sozial, ekonomiko eta kulturalak barne. Emaitzek erantzun duten pertsonen bi herenak mugaren itxierak erabat edo oso kaltetu dituztela, parte-hartzaileen %89.4-k jarduera sozio-ekonomikoak gelditu dituztela eta mugazgaindiko langileen %91-ak mugazgaindiko lankidetza biziki garrantzitsua ikusten dutela erakusten dute.

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?