Euroeskualdeak IVY bat proposatzen du

11.09.2020 Euroeskualdea

“Interreg Volonteer Youth” (IVY) progamari esker, Akitania-Berria Euskadi Nafarroa euroeskualdeak bolundres bat xerkatzen du, ondoko Interreg proiektuak laguntzeko :

  • TRANSFERMUGA-RREKIN proiektuak mugazgaindiko garraioak garatu eta hobetu nahi ditu.
  • FORMA NAEN proiektuak Euroeskualdeko sektore strategikoetan mugaindiko formakuntza profesionala, mugikortasuna eta lan munduaratzea hobetu nahi ditu. Lau ardatz nagusiren inguruan antolatzen da : administrazio-kudeaketarako mugaz gaindiko modulua, eskumenen balioespena eta formazioen zertifikazioa, hizkuntza teknikoaren ikaskuntza, partaide diren zentroetako ikasle eta irakasleentzako sentsibilizazio ekintzen burupena.
  • COMPET’PLUS proietuak ETE-ITE-en lehiakortasuna hobetu nahi du, mugazgaindiko lankidetzan oinarrituz eta hriu eskualdeetako cluster, zentro teknologiko eta garapen egiturak inplikatuz.

Karguak

Bolundresak ondoko betebeharrak izango ditu :

  • Ekimenak edota prentsaurrekoak antolatzen lagundu
  • Komunikazioa egin (newsletter, weborria, sare sozialak, etab.)
  • Proiektuen kapitalizazioa lagundu
  • Sorkuntza eginkizunentzat, ekipa teknikoa sustengatu (artikuluak idatzi edota ikerketa lanak egin, edukiak garatu, galdeketak diseinatu eta analizatu, etab.)

Baldintzak

  • Kokapena : Hendaia
  • Iraupena : 6 hilabete, urritik at
  • Adina : 18 eta 30 urte arteko gazteak
  • Hizkuntzak : Gaztelera eta frantsesa menperatzea beharrezkoa da. Ingelesa jakitea begi onez ikusten dugu.
  • Kalteordaina :26 euro/egun

Informazio gehigarrientzat, klikatu hemen edo ivy@aebr.eu helbidera idatz.

Hautagaitza guziak European Solidarity Corps plateformara igo behar dira.


IVY, zer da ?

« Interreg gazteri bolondresa » (IVY) iniziatibak bolondresgo esperientziak sustatu nahi ditu Interreg proiektuetan. Iniziatiba Europako Batzordearen Europako elkartasun gorputzaren barne da.  

IVY-ak mugazgaindiko, estatuzgaindiko edo eskualdezgaindiko programei 2-6 hilabetez europako gazte-bolondresak (18 eta 30 urte artean) errezebitzea aukera ematen die. IVY-ari esker gazteek Interreg proiektuak lagundu eta sustatzen ahal dituzte, mugazgaindiko lankidetzaren onurak jakinaraziz. Bestalde, bolondresek beren europako elkartasunaren, hiritartasunaren eta engaiamendu zibikoaren sentimendua hobetzen dute, erabilgarri izanen zaizkien gaitasunak eskuratuz.

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?