Euroeskualdeak parte hartuko du Sunny Side of the Doc jaialdiaren 35. edizioan, Arroxelan 2024ko ekainak 27an ospatuko den dokumentalen merkatuko nazioarteko elkargunea hain zuzen. lehen aldiz, gure hiru gobernuek (Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroa), haien agentzia kulturalek (ALCA, Zineuskadi eta Nicdo) eta lurralde bakoitzeko ekoizleek stand bateratuan aurkeztuko dituzte haien proiektuak. Euroeskualdeko aberastasun eta dibertsitatea azpimarratzeko eta 60 herrialdeetako publiko profesionalaren aurrean kultura sustatzeko aukera hobezina da.
Parte‑hartze hau Euroeskualdeak hiru gobernuekin sortutako lan‑taldearen parte da, Euroeskualdeko ikus‑entzuneko industria sustatzeko eta eskualdeko eragile ezberdinei aukera berriak eskaintzeko.
Jaialdian zehar, aktibitateak antolatuko dira standean kideak elkar ezagutzera animatzeko, bereziki delegazioen arteko “matchmaking”‑aren bitartez. Interesik izan ezkero, bete hurrengo galdetegia 2024ko maiatzak 13a baino lehen: SUNNY SIDE OF THE DOC (google.com).
Sunny Side of the Doc 2024 jaialdian parte hartzeko xehetasunak
Ekitaldian parte hartu nahi baduzu, jarri harremanetan zure eremuko hizketakidearekin:
- Akitania‑Berriko ekoizleentzat: Guillame Menesplier
- Euskadiko ekoizleentzat: Ione Feijoo
- Nafarroako ekoizleentzat: María Rodríguez Abad
- Informazio orokorra jasotzeko: Marie Heguy-Urain
Delegazio batean parte hartu ezkero, lehentasunezko tarifa lortu ahalko duzu: 435 euro BEZa gabe (EAEko eta nafarroakoentzat) edo 370 euro BEZa gabe Akitania‑Berrikoentzat. Delegazio batean parte hartzeak zure enpresaren izena standean egongo dela esan nahi du. Horretarako, 2024ko maiatzak 20a baino lehen akreditatu beharko duzu.