Reunion JITT 2020

Euroeskualdea mugaz gaindiko langileentzako informazio-jarduerak antolatzen ari da 2020ko ediziorako

17.02.2020 Proiektuak

Mugaz gaindiko langileentzako ekainaren 4an eta 5ean Hendaiako Abadia Jauregia biltzar-zentroan egingo den informazio-jardunaldien bigarren edizioa antolatzeko xedez, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroaren LLET mugaren bi aldeetan esku-hartzen duten zenbait erakundeekin bildu da; besteak beste, Gipuzkoako Foru Ogasuna (zerga-sistema), Donibane Lohizuneko Pôle Emploi, Frantziako Pirinio Atlantikoetako Departamentuko Finantza Publikoen Zuzendaritza (DDFIP), Nafarroako Foru Ogasuna, URSSAF, Nafar Lansare, Baionako CPAM, Akitaniako CARSAT, Gipuzkoako Lanbide-Eures, Irun-Hondarribiko Lanbide eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa (SEPE Gipuzkoa).

Informazio-jardunaldien helburua, mugaren alde bietako erakunde eskudunek mugaz gaindiko langileei euren eskubide eta betebeharren berri eman diezaieten da. 2019an ehun bat erabiltzailek hartu zuten parte jardunaldietan.

Aurten, erabiltzaileen eskakizunei hobeki erantzun ahal izateko, ordutegiak zabaldu dira eta ekainaren 4an ordutegi jarraitua eskaintzea erabaki da. Ordutegiak honako hauek izango dira: ekainaren 4an 9:30etatik 17:30etara eta ekainaren 5ean 9:30etatik 14:00etara.

Gainera, etapa berri bat abiaraziko dugu, izan ere, erbesteratutako langileei buruzko hitzaldi bat antolatuko baita. Erbesteratu izateak dakartzan eskubideak eta betebeharrak aurkeztuko ditu hitzaldiak, 2018/957 Zuzentarauaren (EB) ezarpena erraztearren, 2020ko uztailean Europar Batasuneko estatu guztietan indarrean jarriko dena.

Ekitaldiaren eguna gerturatu ahala, informazio gehiago emango da.

Empleo

Mugaz gaindiko langileentzako informazio-jardunaldiak Empleo proiektuaren emaitza dira, zeinak Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) finantziazioa jasotzen duen.

Mugaz gaindiko langileentzako informazio-jardunaldiak

Noiz: 2020ko ekainaren 4 eta 5, 9:30-17:30 (osteguna, ekainak 4) eta 9:30-14:00 (ostirala, ekainak 5).

Non: Abadia Jauregia biltzar-zentroan, Hendaian.

Erbesteratutako langileei buruzko hitzaldia

Noiz: ekainaren 3an, arratsaldean (ordutegia zehazteke dago).

Non: Abadia Jauregia biltzar-zentroan, Hendaian.

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?