Enplegu, eleaniztasun eta mugikortasun proiektuak finantzatzeko tresna berriaren aurkezpena

18.12.2023

Mugaz gaindiko herritarren bizitza hobetzeko eta bizi-arroen inguruko mugaz gaindiko lankidetza antolatzeko helburuarekin, 14,8 milioi euroko finantza-tresna berri batek hiru esparrutan egituratzen diren proiektuak finantzatuko ditu: eleaniztasuna, enplegua eta mugikortasuna.

Europako Batzordeak egitura berri bat sortu du Europako funtsak lurralderatzeko, Eremu Funtzionala izenekoa, Europa herritarrei hurbiltzeko borondatea islatzen duena. Mendebaldeko Eremu Funtzionalak Euskadi, Nafarroa eta Akitania-Berriko hegoaldea hartzen ditu bere baitan, eta mugaz gaindiko hainbat lankidetza-proiektu finantzatuko ditu.

Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak AFOren estrategiaren aurkezpena antolatu du Irunen, Eremu Funtzional horren garapenaren eta bultzadaren koordinatzaile gisa.

Estrategiaren helburua da datozen urteetan enpleguaren, mugikortasunaren eta eleaniztasunaren inguruan jarduteko lehentasunak ezartzea, mugaz gaindiko eremuan bizi diren pertsonen eguneroko arazoei modu eraginkorragoan aurre egiteko. Estrategiaren dokumentuak  ildo eta ekintza batzuk proposatzen ditu, proiektu egituratzaileei estaldura emateko, lan-eremuko erronka iraunkorrei, desplazamenduei eta komunikazioari mugaz gaindiko ikuspegitik heltzeko. Funtsekin finantzatutako proiektuek mugaz gaindiko biztanleen eguneroko arazoei irtenbide eraginkorrak eskaintzeko aukera emango dute. Arazo horiei lurralde-ikuspegi integratu, berritzaile eta multitematiko batetik heldu behar zaie.

Informazio gehiago: afomef.eu

 

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?