COMPET’ Plus proiektu europarraren mugaz gaindiko topaketa birtuala

18.12.2020 Proiektuak

COMPET’ Plus, Akitania-Berriaren, Euskadiren eta Nafarroaren arteko enpresa lehiakortasunaren eta enpresa txiki eta ertainen berrikuntzaren mugaz gaindiko proiektuak, mugaz gaindiko topaketa birtuala egingo du urtarrilean eta otsailean. Bertan, proiektuaren lau gaiak jorratuko dira: energia, mugikortasuna, nekazaritzako elikadura eta sormen-industriak.

Lehen batzorde estrategikoan, Euroeskualdeko hiru gobernuek sektore konbergenteak eta RIS3etatik ateratako lehentasunezko lau arlo definitu zituzte. Horietan, COMPET’ Plus proiektuak mugaz gaindi lan egingo du: elektro-mugikortasuna elektrikoan zein hidrogenoan, energien hibridazioa, elikadura osasungarria eta IKS: industria-aplikazioetarako animazio birtualeko lankidetza-lerroa.

Topaleta birtualak, INTERREG V – POCTEFA programaren bidez Europako FEDER Funtsek finantzatutako COMPET’ Plus programaren edukia azaltzeko eta hautatutako lau sektoreetan dauden joerak eta aukerak ezagutzeko balioko du.

Bilera birtualak (webinar) urtarrilaren 12an, 19an eta 26an eta otsailaren 2an izango dira. Bertan, jardunbide egokiak eta proiektuaren gai bakoitzaren mugaz gaindiko lankidetzaren adibideak aurkeztuko dituzten adituak egongo dira.

COMPET’Plus programa 2022ra arte garatuko da, eta inplikatutako hiru lurraldeetako (Akitania-Berria, Euskadi, Nafarroa) enpresa, zentro teknologiko eta klusterrekin mugaz gaindiko bi berrikuntza-plataforma sortzea du helburu. Enpresa traktoreen (talde handiak edo enpresa liderrak) eta enpresa hornitzaileen (ETEak eta tokiko enpresak) arteko lankidetza-lana sustatzea du xede, eskaintza teknologiko bateratua sortzeko.

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?