«Gazteria» lantaldea

Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeko «Gazteria» Lantaldeak tokiko esperientziak bateratu eta Euroeskualdeko ekintzak prestatu ditu

07.02.2020 Euroeskualdea

Joan den urtarrilaren 30ean, Euroeskualdeko «Gazteria» lantaldea bigarrenez elkartu zen Nafarroako Gazteria Sailarekin, Eusko Ikaskuntza eta Akitania Berriko Centre Régional Information Jeunesse (CRIJ) elkartearekin. Bilerak hiru eskualdetako gazteek burututako ekintzen balantzea egin eta esperientziak partekatzeko gunea sortzea zuen helburu.

2019ko uztailetik, Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak «Gazteria» lantaldea (GT) osatzen du aipaturiko gainerako erakundeekin batera. Taldearen zeregina eskualdeetako gazteria sailetako zuzendaritzen arteko harremanak erraztea da, gazteekin lanean dihardutenek beren adierazpenak egin eta beharrizanak partekatzeko.

«Gazteria» lantaldea

Bilerak iraun bitartean, Euskadi eta Nafarroako Gazteria Sailek Bilbon, 2019ko azaroaren 16an, eginiko “Gols Power Lab” jardunaldien emaitza onak aurkeztu zituzten. Ekitaldi horrek Akitania berriko 40 gazteen parte-hartzea izan zuen. Goizean zehar, “Gazte Aniztasuna” proiektuaren aurrerapenak ere landu zituzten, Euroeskualdearen proiektu-deialdiak bertako gazteri sailen bidez bideratua izan den ekimena.

Bi sailek “Gazte Agora” proiektua ebaluatzeko aukera ere izan zuten, bertan hiru eskualdeetan txertaturiko gazte-foroek parte hartzen dute. Beren jarduneko gaiak hezkuntza, hizkuntzalaritza, politika eta gobernua izan ziren. Bazkideak otsailaren 8an (Iruñea), martxoaren 14an (Baiona) eta apirilaren 25ean (Donostia) elkartuko dira.

Horrez gain, ekintza zehatzak ere aztertu ziren: 2020ko abuztuan, Urkiagako Lepoan, hiru eskualdetako gazteen artean egingo den Euroeskualdeko lehen esparrua, esaterako. 18 eta 25 urte bitarteko gazteekin, hiru hizkuntzetan egingo den lehen lan esparrua da. Apirilean zabalduko da izen-emateko epea. Bileran, “Euroeskualdeko Done Jakue Bidearen” antolaketa ere landu zen.

Era berean, gazteekin eta gazteentzat izango den kultur eremua eratzeko lankidetza ere mintzagai izan zen: “Nouveau Festival” markoaren barruan gazteei zuzenduriko ekimenak eta kulturari zuzenduriko bestelako adierazpenak txertatzen dira. 2021eko orkestra europarra eratzeko proiektua ere aztertu zen bileran.

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?