2024ko “Euroeskualdeko Bio-Osasuna” Sariaren abiatzea

19.09.2024
  • Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak 2024ko “Euroeskualdearen Bio-Osasuna” saria abian jarri du. Lehen edizioaren arrakastaren ondoren, bigarren edizioa Akitania Berria Euskadi Nafarroako Bio-Osasuneko bederatzigarren topaketen (9RNAEN) esparruan egingo da, Bordelen, azaroak 19 eta 20 dituela.  

Sariketa honen helburua Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdean osasun-sektoreko enpresen garapena sustatzea da. Proiektuak, batez ere, berrikuntza-mailaren, hazkunde-ahalmenaren eta Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdearekin duen loturaren arabera ebaluatuko dira. 

Saria bi kategoriatan banatzen da: Biofarma (farmazeutika, bioteknologia, dermatologia, kosmetika…) eta Osasun Teknologiak (gailu medikoak, e-health, in vitro diagnosia…). Kategoria bakoitzeko proiektu irabazleari 3.000 euroko zuzkidura emango zaio. Partaideek, egoitza Euroeskualdeko hiru lurraldeetakoren batean baldin badute, kategoria bakarrean zein bietan aurkeztu ahal izango dute beren eskabidea, 2024ko irailaren 16tik urriaren 25era, kategoria bakoitzeko hautagaitza bana aurkeztuta. 

Euroeskualdearen BIO-OSASUNA saria “Akitania Berria Euskadi Nafarroako Bio-Osasuneko bederatzigarren topaketak (9RNAEN)“ ekitaldiaren baitan kokatzen da. Ekitaldi hau enpresei, startupei, ekintzaileei, ikertzaileei, inbertsoreei, eta, Euroeskualdearen lurraldeko sektore biosanitarioan berrikuntzan eta ikerketan diharduten eragile guztiei zuzenduta dago. 

Topaketa hauek Navarra Health Klusterrak (NHC), Basque Health Klusterrak (BHC), eta Alliance Santé Nouvelle-Aquitaine aliantzat (ALLIS-NA) antolatu dituzte. Jardunaldi hauen helburua osasun-sektorea Euroeskualdean bultzatzea da eta, halaber, hiru lurraldeetako enpresen arteko lankidetza sustatzea. 

Edizio honetako topaketek aukera emango diete Euroeskualdeko bio-osasun sektoreko eragileei B2B bileretan parte hartzeko, berrikuntza teknologiko eta medikuko zentroetara bisitak egiteko, Biotech eta MedTech sektoreen erronkei eta funtsezko figurei buruzko aurkezpenak egiteko, bai eta Europako osasunaren ikuspegiei buruzko adituen keynoteak aditzeko ere. 

 

Informazio gehiago eta izen-emateak, hemen 

Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroako Bio-Osasunaren 9. Topaketei buruzko informazioa hemen (izena emateko formularioa laster) 

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?