Euroeskualdeko ikus-entzunezko lantaldeak, bertako gobernu kideek eta lurraldeko kultur agentziek osatutakoak, “Euroeskualdeko animazioa” sariaren 2023ko edizioa abiarazi du. 2021ean sortua, Iruñeko NEXT LAB FINANCE & TECH jaialdiak hartuko du aurten saria, 2023ko ekainaren 28etik 29ra bitartean.
Saria bi fasetan antolatuko da. Ikus-entzunezko lantaldeak egindako aurre-hautaketa baten ondoren, hautatutako 3-6 proiektuek beren seriea defendatu ahal izango dute 2023ko ekainaren 28an NEXT LAB FINANCE & TECH egingo den pitching saio batean. Irabazleak 6.000 euroko saria jasoko du eta finalistei akreditazioa eta ostatua eskainiko zaie.
Eskatzaileak Euroeskualdeko hiru lurraldeetakoren batean kokatuak izan behar dira eta beren produkzioa animazioko serie, mini-serie, film luze edo labur bat izan behar da. Hautagaitzak martxoaren 28tik maiatzaren 30ra arte aurkeztu behar dira. Euroeskualdeko ikus-entzunezko industriaren sektore konbergentea izanik, 2023an erabaki zen sariaren arreta animazioan jartzea. Informazio guztia Euroeskualdearen webgunean dago eskuragarri.
Euroeskualdeko ikus-entzunezko lantaldeak elkar ezagutza eta kultur zabalkundea hobetzeko lan egiten du. Urtean zehar mahai-inguruak, profesionalen arteko topaketak, hitzaldiak eta abar antolatzen ditu.