Forme logo

2023ko “Euroeskualdeko animazioa” saria

Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak, Akitania Berria Eskualdeak, Akitania Berriko Liburu Zinema eta Ikus-entzunezkoen Agentziak (ALCA), Eusko Jaurlaritzak, Zineuskadik eta Nafarroako Gobernuak euroeskualdeko ikus-entzunezkoen inguruko lantalde bat osatzen dute, elkarren ezagutza eta kultur zabalkundea hobetzeko asmoz. Kide diren lurraldeen eta lurraldeko kultur agentzien nahia da ikus-entzunezkoen alorrean dituzten eskumenak partekatzea, euroeskualdean ikus-entzunezko koprodukzioak bultzatzeko eta, aldi berean, eragile ezberdinei aukera berriak proposatzeko.

Beren lanetan, besteak beste, hauek antolatzen dituzte:

  • Mahai inguruak edo hitzaldiak lurraldeko festibaletan
  • Topaketa profesionalak
  • Koprodukzio gidaren argitalpena (2021eko bertsioa hemen eskuragarri da)
  • Ikus-entzunezko saria

 

Euroeskualdeko ikusentzunezko saria

2021ean hasita, “Euroeskualdeko ikus-entzunezkoak” sariak Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdearen ikus-entzunezko sektorea sustatu nahi du, industria, talentua, lekuak, hizkuntza, historia eta lurraldeko gainerako aberastasunak nabarmenduz. Hiru lurraldeetako eragileei laguntza emateko urrats honek 6.000 euroko aurrekontua du.

Aitzineko urteetan, hauek izan dira sarituak:

  • 2021 : Entre muros, Itziar Mínguez eta Pedro Fuentesena (ikusgai hemen)
  • 2022 : Saisons d’oiseaux, Iris Letterierena (ikusgai hemen)

2023KO “EUROESKUALDEKO ANIMAZIO” SARIA

2023ko saria “Euroeskualdeko animazioari” buruzkoa izango da, eta Next Lab Finance & Tech programaren barruan egingo da, Iruñean, 2023ko ekainaren 28tik 29ra. Euroeskualdeko hiru lurraldeetako (Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroa) enpresa ekoizleak dira hautagai, eta minisailak, serieak, film laburrak edo animaziozko film luzeak aurkeztu ahal izango dituzte.

Noiz?

Hautagaitzak: 2023ko apirilaren 28tik maiatzaren 30ra
Aukerapena: 2023ko ekaina
Pitch saioa : 2023ko ekainaren 28an
Aurkezpena: Hemen

Zenbat & non?

Irabazlearen saria :
6 000€
Finalisten saria :
Egiaztapena eta aterpea
Harrera festibala:
Next Lab Finance & Tech

Norentzat?

Partaideak:ekoizpen etxeak
Mota:  animazioa
Proiektuak:  minisailak, serieak, film laburrak, film luzeak

 

 

 

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?