Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak mugaz-gaindiko proiektu-deialdia atera du, “euroeskualdeko balio-kateak” sortzeko 2014-2020 lurralde estrategian identifikatutako hiru gako sektoreetan:
- Sektore aeronautikoa eta garraioa
- Osasuna Bio-osasuna
- Nekazaritza eta nekazaritzako elikagaien industria
- Energia berriztagarriak
- Itsasoko eta itsasertzeko baliabideak arloetan
- Basoa, zura eta eraikuntza jasangarria
Prozedura honek « Unibertsitatetik enpresarainoko » filial ekonomikoaren edo jarduera-sektore bateko erreferentzia aktoreak biltzea bilatzen du, euroeskualdeko ikuspegitik sinergiak eta osagarritasunak garatzen dituen proiektu aglutinatzaile eta bizitasuneko programa baten inguruan.
Hiru lurraldeetako aktoreen arteko lankidetza sustatu nahi duen deialdi honek 400 000 euroko aurrekontua dauka.
Kandidatura dosierraren aurkezpena interneten bidez soilik egin daiteke, Euroeskualdearen webgunean.
Proiektuak aurkezteko epea 2020ko azaroak 5a, 12h-tan, amaituko da.