Interreg AFOMEF POCTEFA Transfermugi proiektuaren esparruan, Euskal Trenbidea Sareak (ETS) laguntza teknikoa kontratatzeko lizitazio bat argitaratu du, Hendaia eta Irun arteko mugan bidaiarien eta salgaien garraio-eskaria aztertzeko.
Kontratuaren helburua da, besteak beste, bidaiari eta salgaien fluxuak aztertzea Irungo muga-pasabidean. Arreta berezia jarriko zaie tren elektrifikatuak baino jasangarriagoak ez diren garraiobideek sortutako emisio kutsagarriei.
Halaber, estudioak trenbide-azpiegitura berrien beharrak identifikatu beharko ditu, trafiko-fluxu horiek trenbidera bideratzea ahalbidetzeko eta, horrela, ingurumen-inpaktua murrizteko.
Lizitazio hau Transfermugi proiektuaren barruan kokatzen da. Proiektu hori Europar Batasunak kofinantzatzen du % 65ean, Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra Programaren (POCTEFA 2021-2027) AFOMEF deialdiaren bitartez. Programa horren helburua Espainia, Frantzia eta Andorraren arteko mugaz gaindiko espazioaren integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da.
Kontratuaren aurrekontua 500.000 euro ingurukoa da, BEZik gabe.
Eskaintzak aurkezteko azken eguna 2026ko irailaren 7a da, 12:00etan.
Eskaintzak bide elektronikoetatik bakarrik aurkeztu ahal izango dira, Euskadiko Kontratazio Publikoko plataformaren bitartez: https://www.contratacion.euskadi.eus/KPELicitacion


