2024an lehen parte-hartze arrakastatsua izan eta gero, Euroeskualdea hurrengo Sunny Side of the Doc jaialdira bertaratuko da behin berriro La Rochelle‑n eta stand bat izango du kideekin batera, 2025eko ekainaren 23tik 26ra.
Standean Euroeskualdeko hiru gobernu kideak (Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroa), bakoitzaren agentzia kulturalak (ALCA, Zineuskadi eta Nicdo) eta lurralde bakoitzeko ekoizleak elkartuko ditu.
Ekitaldian parte hartu nahi baduzu, jarri harremanetan zure lekuko tartekariarekin:
- Akitania Berriko ekoizleentzat: Guillame Menesplier
- Euskadiko ekoizleentzat:
- Nafarroako ekoizleentzat: María Rodríguez Abad
- Informazio orokorra lortzeko: Marie Heguy-Urain
Delegazio batean parte hartzean, lehentasunezko tarifa aprobetxatu ahalko duzu: 435 euro BEZa gabe (Euskadi eta Nafarroarentzat) edo 370 euro BEZa gabe (Akitania Berriarentzat). Gainera, ekoizle berdineko bigarren pertsonak 300 euroko prezioaren truk eman ahalko du izena.
Mugaz gaindiko lankidetzarako aukerak indartzea eta elkarren ezagutzaren zabalkuntza bermatzea
Jaialdian zehar, ekitaldiak antolatuko dira standean kideek elkar hobeto ezagutzeko. Delegazioen arteko matchmaking zerbitzua aurreikusi da asteazkenerako, ekinaren 25erako.
Interesik izanez gero, aldez aurretik inprimaki hau betetzea eskertuko dizugu.
Sunny Side of the Doc jaialdiko parte-hartzea Euroeskualdeak hiru gobernu kideekin batera sortutako lantaldean kokatzen da, Euroeskualdeko ikus‑entzuneko sektorea dinamizatzeko eta lurraldeko eragile ezberdinei aukera berriak eskaintzeko helburuarekin. 2024an hiru delegazioek lehen aldiz elkarrekin parte hartzeak aurrerapen garrantzitsua suposatu zuen horien lankidetzan eta hiru lurraldeetako ekoizleen arteko topaketa espezifikoak antolatzea ahalbidetu zuen, parte‑hartzaileen artean konfiantza eta gertutasun klima sustatuz.