Save the date: Unibertsitateen 2. Foro Topaketa | Biarritz, otsailaren 12a

27.11.2023

Save the date: Euroeskualdeko Unibertsitateen 2. Foro Topaketa | Biarritz, otsailaren 12a

Badugu Euroeskualdeko Unibertsitate Foroaren bigarren ediziorako data! 2022an Donostian egin genuen lehenengo foroaren arrakastaren ondoren, Biarritzera joango gara otsailaren 12an.

Beste behin ere, hiru lurraldeetako ordezkari politikoak, lehendakariak, errektoreak eta unibertsitateetako errektoreordeak, irakasle ikertzaileak eta doktoregoak bilduko dira ekitaldian. Aldi berean, unibertsitateetako mugikortasun-arduradunek leku bat aurkituko dute ikasleen mugikortasunerako unibertsitateen arteko lankidetza-guneak sortzeko.

Berrikuntza gisa, aurten ikertzaileen arteko B2B topaketak eta pitch saioak egingo ditugu, unibertsitateen arteko sinergiak eta lankidetza-aukerak errazteko. Parte-hartzaileek proiektuak edo ikerketa-ildoak aurkeztu ahal izango dituzte, baita posterren bidez beren proiektuen emaitzak azaldu ere. Gainera, Euroeskualdeak dinamizatutako online plataforma bat aurkeztuko dugu, lurraldeko unibertsitateen lankidetza errazteko.

Gorde data eta adi egon, laster irekiko baitugu izena emateko epea!

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?