Datorren azaroaren 21 eta 22an Hendaian ospatuko dira Mugaz gaindiko informazio egunen bigarren ekitaldia, Frantzian jada lanean dabiltzan edo lanean hasi nahi duten pertsona guzti horientzat funtsezkoa. Akitania-Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak mugaren bi aldeetako erakunde publikoekin elkarlanean antolatutako topaketa honek mugaz gaindiko langile eta enpresek dauzkaten eskubide eta betekizunei buruzko berebiziko informazioa eskaintzea du xede.
Zer aurkituko duzu?
Bi egun horietan zehar, erakunde publiko eskudunetako espezialistek informazio espezializatua eskainiko diete fiskalitate, gizarte‑segurantza, erretiro, legegintza laboral, lan bilaketa, gizarte‑prestazio eta mugaz gaindiko enpleguekin zerikusia duen edozein gairi buruzko galderak dauzkatenei.
Nok hartuko du parte?
Ekimen hau Akitania-Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak antolatu du hurrengo erakundeen laguntzarekin: Gizarte-Segurantzako Institutu Nazionalaren (INSS), Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren (TGSS), Gipuzkoako Ogasunaren, Nafarroako Foru Ogasunaren, LANBIDEREN, Lansareren, la Caisse Primaire d’Assurance Maladie (CPAM), la Caisse d’Assurance Retraite et de la Santé au Travail (CARSAT) d’Aquitaine, la Caisse d’Allocations Familiales (CAF), la Direction Générale des Finances Publiques (DGFIP), la URSSAF, France Travail y la Direction Départementale de l’Emploi, du Travail et des Solidarités (DDETS).
Informazio praktikoa
Data
- Osteguna, azaroaren 21a: 9:30etatik 13:00etara eta 14:30etatik 17:00etara.
- Ostirala, azaroaren 22a: 9:30etatik 14:00etara.
Lekua
- Akitania-Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen egoitza, Leku Eder kalea 18, Joncaux industrialdea, 64700, Hendaia.
Izen ematea eta informazio gehiago
- Beharrezkoa da web plataformaren bitartez hitzordua eskatzea: empleo-info.eu.