Cursos verano NAEN

Mugaz gaindiko Uda Ikastaroetan izena emateko epea zabaldu da

14.05.2024
  • Hirugarren edizioa 2024ko uztailaren 15etik 19ra izango da Baionan.
  • Askotariko gaiei buruzko 11 ikastaro programatu dira, doan, Cité des Arts unibertsitate eskolan.

Bi urtetan izandako esperientzia aberasgarriari segida emanez, Mugaz Gaindiko Uda Ikastaroak ospatuko dira 2024ko uztailaren erdialdera Baionan. Euroeskualdeak saioei hasiera emango die, mugaz gaindiko unibertsitate-aliantzek eskualdeen motor gisa duten eragina aztertuko duen ikastaroarekin.

Mugaz Gaindiko Uda Ikastaroen xedea da parte hartzen duten unibertsitate eta erakunde zientifikoetan sortutako ezagutza zabaltzea, bai eta erakunde publikoen plan estrategikoak hedatzea ere, Euroeskualdean ezagutzan oinarritutako ekonomia bat garatze aldera, zeinak berrikuntza eta teknologia berriak balio erantsia sortzeko tresna katalizatzaile gisa kokatuko dituen.

Aurrez aurre egingo dira eta, gainera, programazioaren zati bat online ikusi ahal izango da zuzenean.

Euroeskualdeko unibertsitate eta erakunde publikoen lankidetzarekin garatutako proiektua

Mugaz gaindiko Uda Ikastaroak 2022an sortu ziren, Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeko unibertsitate publikoen lankidetzari esker, eta mugaz gaindiko tokiko agintarien laguntzarekin. Egitasmoa erakunde guzti hauen lankidetzaren emaitza da:

l’Université de Bordeaux (UB), Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioa, l’Université Bordeaux Montaigne (UBM), l’Université de Pau et des Pays de L´Adour (UPPA), Nafarroako Unibertsitate Publikoa (UPNA/NUP), Euskampus Fundazioa, CNRS/IKER zentroa eta Maison des Sciences de l’Homme de Bordeaux (MSH Bx). Halaber, mugaz gaindiko tokiko erakundeen babesa dute: Gipuzkoako Foru Aldundia, Communauté d’Agglomération Pays Basque eta Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdearena.

Hamaika ikastaroz osaturiko programa

Lehenengo bi edizioek agerian utzi zuten ekimen hau oso eraginkorra dela kulturartekoa eta eleaniztuna den ezagutza zabaltzeko gune estrategiko eta nodo gisa. Gainera, ezagutzak partekatu eta topaketa-sareak sortzeko xedean, mugak gainditzeko gaitasuna duela erakutsi zuen, epe labur, ertain eta luzera aukera eta proposamen berriak ekar ditzaten.

Hirugarren edizioa ere norabide berean ardaztu da, ikastaroak 2024ko uztailaren 15etik 19ra izango dira, eta askotariko gaiak landuko dira. Arestian aipatu bezala, mugaz gaindiko unibertsitate-aliantzek eskualdeen motor gisa duten eragina aztertuz emango zaie hasiera eta, bost egunetan, askotariko gaiak izango dira hizpide Baionako Cité des Arts unibertsitate eskolan.

Programa

IKASTAROA  ZUZENDARIA HASIERA DATA 
El buque escuela SALTILLO: exploración transfronteriza por la salud del medio marino Imanol Basterrechea 2-5/07/24
La creación de alianzas universitarias transfronterizas como motor de las regiones fronterizas Leyre Azcona 15/7/2024
Hizkuntza Politika berrirako urratsak Ipar Euskal Herrian Sebastian Castet 15/7/2024
MUG’ARTEAN: ikerketa eta sorkuntza solasean mugari begira Aitzpea Leizaola 16/7/2024
Littoral basque : biodiversité et outils de protection du milieu marin de part et d’autre de la frontière Caroline Sarrade 16/7/2024
Hizkuntzen erabilera eta ikasketa hizkuntza gutxituekin bizikidetzan: inklusiorako mugarriak Nahia Idoiaga Mondragon 16/7/2024
Euskalkien ageriko aurpegia 2024an Irantzu Epelde 17/7/2024
Sostenibilidad y Colaboración en la Gastronomía Vasca: Un Viaje Hacia el Futuro Iker Goiria 17/7/2024
Loger- Alojar – Ostatatu Helene Larralde 18/7/2024
El medio rural ante el cambio global: una mirada geográfica. Itziar Aguado 18/7/2024
Argizari galdua. Artxibategiak, ezagutzak eta sorkuntza / Archives, savoirs et création / Archivos, saberes y creación Nerea de Diego 19/7/2024
Exemples et projets de participation citoyenne transfrontalière Julien Latour 19/7/2024

 

Exemples et projets de participation citoyenne transfrontalière Julien Latour 19/7/2024

 

Izenemate epea zabalik ikastaroak ospatuko diren egunera arte

Matrikula eta informazioa

Harremanetarako:

 

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?