Cours été transfrontaliers 2026

Mugaz Gaindiko Uda Ikastaroak 2026: zabalik da izena emateko epea

17.06.2026
  • Bosgarren edizioa 2026ko ekainaren 29tik uztailaren 3ra egingo da.
  • Doako zortzi ikastaro eskainiko dira, hainbat arlotako gaiei buruzkoak, eta Baionako Arteen Hirian egingo dira.

Mugaz Gaindiko Uda Ikastaroen bosgarren edizioan izena emateko epea zabalik dago.

Bost egunez, doako zortzi ikastaro hauetan hizkuntza-aniztasuna, kultura, hezkuntza, zientziak edo gobernantza jorratuko dira, besteak beste, Euroeskualdeko lurraldeetako ikuspegi eta begiraden bitartez.

Aurtengo edizioak bost urte bete ditu, 2022an jarri baitzen abian, interes komunekoak diren mugaz gaindiko gaien inguruko trukeak bultzatzeko.

Euroeskualdeko zenbait unibertsitatek eta erakundek prestatu dute programa

Mugaz Gaindiko Uda Ikastaroak Euroeskualdeko hiru lurraldeetako unibertsitate eta erakunde zientifikoen partaidetzarekin antolatzen dira. Parte-hartzaileen artean daude Bordeleko Unibertsitatea (UB), Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), UIK, Bordeaux-Montaigne Unibertsitatea (UBM), Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea (UPPA), Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP), Euskampus Fundazioa, CNRS/IKER unitateak eta Bordeleko Humanitate Zientzien Etxea (MSH Bx).

Programak Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Euskal Hirigune Elkargoaren eta Akitania Berria – Euskadi – Nafarroa Euroeskualdearen laguntza ere badu.

Aurreko edizioetan bezala, ikastaroak euskaraz, frantsesez, gaztelaniaz eta ingelesez eskainiko dira.

Zortzi ikastaroz osatutako prestakuntza-eskaintza

2026ko programazioan askotariko gaiak jorratuko dira, lankidetzaren eta ezagutza-trukearen logikaren barruan:

IKASTAROA ZUZENDARIA
DATA
Arkeologia eta Arkeometria garaikideak: kultura materiala, ikerketa-praktikak eta diziplina arteko ikuspegiak. Javier Garcia Iñañez / Rémy Chapoulie 29/06/2026
Euskal Herria harrera herri. Erronka eta aukera Idoia Zengotitabengoa Laka / Eneko Gorri Gantier 30/06/2026
STEM arloetan askotariko gazteak engaiatzeko zientzia-dinamizazio eraginkorra Maren Ortiz Zarragoitia 01/07/2025
Hizkuntza gutxiagotuak eta adimen artifiziala Aitzol Astigarraga Pagoaga 01/07/2025
Eurohiriaren instituzionalizazioa eta gobernantza Iker Goiria Etxebarria 02/07/2026
Globaletik lokalera: biziberritzen ari diren inguruko diskurtsoei erreparatzen Josune Etxaniz Barrio 02/07/2025
Pilota jokoak eta euskal pilota jokoak: mugaz gaindiko ondare material eta materiagabe? Renée Evelyne Mourguy Capelier / Yannick Hernández 03/07/2025
Didaktika eleaniztunaren inguruko formakuntza dispositibo desberdinak Marie Heguy-Urain 03/07/2025

 

Aurten nabarmentzekoa da, besteak beste, Euroeskualdeak uztailaren 3rako antolatu duen ikastaroetako bat, « Didaktika eleaniztunaren inguruko formakuntza dispositibo desberdinak » izenburua daramana. Egun horretan, hezkuntza eleaniztuneko ereduen inguruan elkarrekin hausnartzeko parada izango da, bai eta gelan eleaniztasuna integratzeko tresna pedagogiko zehatzei buruzko tailer praktikoan parte hartzeko ere. Ikastaro hau Interreg POCTEFA AFOMEF HEZHI proiektuaren barnean txertatzen da, hots, lurraldeko hizkuntzak sustatzeari eta mugaz gaindiko lankidetza indartzeari buruzko proiektuan.

Europar Batasunak % 65ean kofinantzatu du HEZHI proiektua, Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programaren AFOMEF POCTEFA proiektuen deialdiaren bidez. POCTEFAren helburua da, hain zuzen ere, Espainia-Frantzia-Andorra mugaldeko integrazio ekonomiko eta soziala indartzea.

Informazio praktikoak

Izen-ematea doakoa da eta ikastaroaren egunera arte egongo da zabalik :

Programa eta izen-emateak: Jarduera bilatzailea | UIK

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?