LLET Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak argitara eman du europar proiektu baten komunikazioaren kudeaketa-laguntza kontratatzeko baldintza-agiria, COMPET’plus europar proiektuaren esparruan. Eskualde Garapenerako Europako Funtsak finantzatutakoa da proiektu hori, INTERREG V A Espainia-Frantzia-Andorra 2014-2020 (POCTEFA) programaren hirugarren proiektu-deialdian aukeratua.
Lizitazioaren helburua proiektuaren exekuzioan komunikazio intuitiboa, partehartzailea eta pedagogikoa edukitzea da. Komunikazio hori publiko objektibo nagusiarentzat zuzendua izango da.
Lizitazioaren aurrekontua 70.000€ da (zergak barne).
Eskaintzak egiteko epea 2020o maiatzaren 18an bukatuko da, eguerdiko 12:00etan.
Baldintza-orri horretarako eskaintzak bide telematikotik aurkeztuko dira soilik, AMPA Akitaniako Lizitazio Publikoen Elkartearen plataforman: https://demat-ampa.fr/app.php/consultation/34694.