Recrutements Eurorégion 2025

Lizitazio irekia: Euroeskualdearen 2028-2034 aldirako Plan Estrategikoa lantzea

21.10.2026

Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak 2028-2034 aldirako Plan Estrategikoa lantzeko laguntza teknikoko lizitazioa argitaratu du.

Plan Estrategikoa LLETaren bide-orria da, eta Euroeskualdearen lanerako funtsezko tresna. Haren ekintzak eta programak bideratzen ditu, eta asmo partekatu bat islatzen du: mugaz gaindiko lankidetza Euroeskualdearen bizkarrezur bihurtzea.

2021-2027 aldirako Plan Estrategikoa elkarlanean landu zen, herritarren, entitateen eta erakundeen parte-hartzearekin. Lurraldeko erakunde publikoek, eragile pribatuek eta eragile ekonomiko eta sozialek proposatutako ekimenak biltzen ditu.

Plan Estrategiko berriak ildo berari jarraituko dio. Esleipendun suertatzen den taldeak Euroeskualdeari lagunduko dio lanketa-prozesuaren fase guztietan: 2021-2027 aldirako Plan Estrategikoa ebaluatzen; diagnostiko estrategiko eta prospektiboa eguneratzen; 2034ra begirako ikuspegi partekatua eraikitzen; orientabideak, ekintzak eta esku hartzeko modalitateak identifikatzen; lehentasunen arabera antolatutako ekintza-esparrua zehazten; eta jarraipena eta neurketa egiteko sistema bat eta lanaren neurrira egokitutako ebaluazio-esparru bat diseinatzen.

Eskaintzak aurkezteko epea 2026ko azaroaren 18an amaituko da, 12:00etan.

Lizitazioaren baldintza-agiriak eta dokumentazioa (erreferentzia: GECT-2026-01) AMPA plataforman daude eskuragarri. Eskaintzak ere plataforma horretan aurkeztu beharko dira: lizitazioaren xehetasunak.

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?