Euroeskualdea egunero konprometitzen da Europar Batasuna errealitate geroz eta hautemangarriagoa egiten lurraldeko eragile guztientzat. Horregatik “Europa Eraiki bertako agintariekin” (Building Europe with Local Councillors, BELC) bilera informatzailea ostatuko du bere egoitzan 2024ko irailaren 18an, Europe Direct Donostia San Sebastián zentroak antolatuta.
“Europa Eraiki bertako agintariekin”proiektuak Europa mailako tokian tokiko sailburuen sarea sortzen ari da, Europar Batasunak aurkitutako arazoei buruz komunikatzeko. Sekula ikusi ez den kolaborazioa da maila europarraren eta lekuko gobernu estrukturen artean.
2022ko ekainean ekin zioten proiektuari, eta BELC sarea Estatu kide guztietan dago, izan ere egun 1.040 kidek eman dute izena.
Bilera informatzaile hau (gazteleraz), sarera duela gutxi gehitu diren ordezkari hautatuei bideratua, aukera ona izango da ekimenari eta dauzkaten zerbitzuei buruzko ezagutzak zabaltzeko, horien artean EBren komunikazio baliabide ofizialetara sarbide pribilegiatua izatea eta bakoitzaren jardueren ikusgarritasuna Europa mailan.
Ekitaldi honetan parte hartu nahi baduzu, eman izena hurrengo estekan: https://forms.gle/vbUGCWRm7C2E7Lko9