Kontratu publikoa: lurralde-lankidetzarako estrategia

10.06.2022 Proiektuak

Akitania Berria Euskadi Nafarroa euroeskualdeak kontratu publiko bat argitaratu du kontratazio-organoari laguntzeko, Mendebaldeko Eremu Funtzionalaren Lurralde Estrategia Integratua egiteko, Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) % 65era arte finantzatuta Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra Programaren esparruan (POCTEFA 2021-2027).Helburua estrategia bat diseinatzea da, lehendik dauden lurralde-estrategiak kontuan hartuta eta bilduta.

Kontratuaren aurrekontua 25.000 eurokoa da (zergarik gabe).

Eskaintzak aurkezteko azken eguna 2022ko uztailaren 9a da, 12: 00etan.

Eskaintzak bide elektronikoz baino ez dira aurkeztuko Association des Marchés Publics d ‘Aquitaine IGEren plataforman. Plataforma horretan ere egin behar dituzte galderak hautagaiek zuzenean.

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?