Réunion stratégie universitaire eurorégionale

Euroeskualdeko unibertsitate lankidetzareko estrategia pentsatuko duen gidaritza batzordearen abiatzea

30.06.2020 Unibertsitatek

Ekainaren 30ean, unibertsitate politika beregain duten Akitania-Berriko, Euskadiko eta Nafarroako ordezkariak Euroeskualdeko egoitzan bildu ziren, Hendaian, unibertsitate lankidetzareko estrategia lagunduko duen gidaritza batzordea antolatzeko. Hiru lurraldeentzat iniziatiba aintzindaria da.

Euroeskualdeak “mugaz gabeko” formakuntza eta ikerkuntzaren alde lan egiten du, euroeskualdeko ikasle, doktoregai eta irakasleen mugikortasuna lagunduz, mugazgaindiko elkarlana sustengatuz eta ikastetxeetako mugazgaindiko ekintzak argitan ezarriz.

Euroeskualdeko unibertsitateetan “mugazgaindiko kultura” bat azaleratu behar da. Horrek eleaniztasuna erraztu lezake eta ikasleak zein doktoregaiak lan munduarekiko presta ditzake.

Horretarako, LLET-ak, besteak beste, unibertsitateen arteko lankidetza, ikasleen mugikortasuna eta titulu-bikoitzak mamitu nahi ditu Euroeskualdeko unibertsitate estrategia bat plantan ezarriz. Idatziko den estrategiaren helburua ordezkari politikoek eta euroeskualdeko unibertsitatek amankomunean dituzten lehentasunak mugatzea da.

Estrategia 2021ko urtarrilean argitaratu nahi litaike.

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?