Euroeskualdeko Ikus-entzunezko Lantaldea osatzen duten gobernuek eta lurraldeko kultura-agentziek, 2022ko “NAEN Euroreskualdeko Telesail” sariari amaiera emango diete irailaren 9an Gasteizko FESTVAL telebista-jaialdian Euroeskualdearen koprodukzioari eskainitako jardunaldi bat eskainiz.
Jardunaldia 12: 00etan hasiko da, “NAEN Euroreskualdeko Telesail” Sarirako hautatutako serieen pitching saio batekin. Irabazleak 6.000 euroko saria jasoko du EITBk zuzenean transmitituko duen biharamuneko galan. Hauek dira finalistak:
- Koldo Almandozen Pisukideak, Garabi Filmsek ekoitzia
- Isis Letterieren Saisons d ‘oiseaux, Novaminak ekoitzia
- Iban Rusinolen Kantuen kontrabandista, Kestuk ekoitzia
- Aritz Lazkanoren Parteras y Demonios, Skullmendik ekoitzia
- Irantzu Varela & Pablo Vijanderen Baile de Máscaras, Malutak eta Bixaguk ekoitzia
- Miren Berasategiren Kima & Amik, Loturak ekoitzia
Euroeskualdeari buruzko saioan, euroeskualdeko ikus-entzunezko koprodukzioen erronkei eta aukerei buruzko mahai-ingurua egingo da eta bertan ekoizleek, telebista-kateek eta erakundeek parte hartuko dute. Bertan izango dira :
- Itziar García Zubiri, ekoizlea eta moderatzailea
- Fernando Victoria de Lecea, ekoizlea
- Jérôme Vidal, ekoizlea
- Aintzane Pérez del Palomar, EITBko ordezkaria, antena eta koprodukzio eskubideen arduraduna
- Loïc Legrand, Kanaldudeko ordezkaria
- Aitziber Atorrasagasti, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendaria
Izena ematea derrigorrezkoa da : profesionales@festval.tv
Bi hitzez
Egitaraua :
- 12:00 : Finalisten Pitching-a
- 13:45 : Catering
- 15:00 : Mahai ingurua : Euroeskualdeko koprodukzioen erronkak eta aukerak
Izen ematea
Lekua & Data
Irailaren 9a · Francisco de Vitoria · Palacios de Congresos Europa