Euroeskualdeak bere proiektu deialdia ireki du kulturaren, kirolaren, hezkuntzaren, gazteriaren, eleaniztasunaren eta gizarte gaien arloetan ekimenak eta eragileak bultzatzeko, 500.000 euroko aurrekontuarekin. 2023ko maiatzaren 2ra arte dago zabalik.
Hautagaitzak webgunetik egiten dira.
“Euroeskualdeko hiritartasuna” proiektu deialdia “hobeki ezagutu elkarlana garatzeko” esaldian oinarritzen da, eta honako helburu nagusi hauek ditu: eragileen elkar ezagutza hobetzea, hizkuntzak ikastea, kultura hedatzea eta euroeskualdeko gazteen parte-hartzea sustatzea.
2015ean hasi zenetik, “Euroeskualdeko Hiritartasuna” Proiektuen Deialdiak 156 proiektu babestu ditu, guztira 3,2 milioi euroko aurrekontuarekin. 2022an, proiektuen deialdiak 19 ekimen lagundu ditu diruz.
WEB-MINTEGI BAT INFORMAZIO GEHIAGORAKO
Euroeskualdeak web-mintegi bat antolatuko du 2023ko martxoaren 23an, dispositiboa aurkezteko eta proiektuen arduradunekin trukeak egiteko. Aldez aurretik izena eman behar da.