Aurkeztu ziren 49 hautagaitzetatik, Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak 22 proiektu aukeratu ditu 500.652 euroko zuzkiduraren bitartez, 2021eko “Euroeskualdeko Hiritartasuna” izeneko proiektu-deialdian.
Hautatutako proiektuak era honetan sailkatu dira:
- 8 proiektu “Kultura” sailean
- 7 proiektu “Hezkuntza/Gazteria” sailean
- 4 proiektu “Eleaniztasuna” sailean
- 3 proiektu “Kirola” sailean
Kultur alorrean, Euroeskualdeak ikus-entzunezko ekoizpenak, arte garaikidea, musika, dantza eta antzerkia sustengatuko ditu.
Hautaketa honetan gazteriak eta hezkuntzak leku berezia izango dute. Izan ere, solfeoaren ikaskuntzarako zuzendutako tresna bat sortuko da, kodeen ekoizpenean hastapenak lagunduko dira, mugaz gaindiko mugikortasunari buruzko hausnarketak sustatuko dira eta hiru lurraldeen arteko gazteen topaketak ahalbidetuko dira, erakusketa zientifikoen bidez.
Eleaniztasunak ere bultzada jasoko du: logopedei zuzenduriko hizkuntza maila neurtzeko teknologia berrien garapena, okzitanierako bideoen itzulpen automatikoa eta adimen artifizial bidezko azpidatzien sorrera sustatuko dira. Gainera, euskarazko hedabideen erabiltzaileen neurtzeko metodoak hobetzea du helburu hautaturiko proiektu batek.
Euroeskualdeak mugaz gaindiko kirol jarduerak bilduko dituen web gune baten eraketa ere diruz lagunduko du, hala euskal pilotaren kudeaketarako aplikazio informatiko bat ere. Era berean, kirol- eta kultur-topaketak sustatuko dira gazteentzat errugbiaren baloreen inguruan.
Hautatutako proiektuak hemen kontsulta daitezke.
“Euroeskualdeko hiritartasuna” proiektu deialdia 2015an sortu zen Akitania Berriko, Nafarroako eta Euskadiko aktoren lankidetza kultura, hezkuntza, gazteria, kirola eta eleaniztasuna sailetan bultzatzeko asmoz. Aurten lagunduak diren 22 proiektuek iraganean laguntza bat jaso duten 115 proiektuei gehitzen dira.