Akitania Berriko, Euskadiko eta Nafarroako ikastetxeek ekainaren 22ra arteko epea dute Bidasoako I. Orientazio Bizikleta Martxan ikasleen izena emateko.
Ekimen horrek 200 ikasle bilduko ditu, jarduera fisikoa, lurraldearen ezagutza eta Euroeskualde osoko gazteen topaketak uztartuko dituen esperientzia paregabe baten inguruan.
Lurralde komun batean zehar elkar ezagutzea
Bi egunez, parte-hartzaileek abentura kolektibo bat biziko dute partekatzen duten lurraldearen bihotzean. Egitarauan, honako hauek: lurraldea ezagutzeko jarduerak, orientazio-lasterketa
Ziburun, bizikleta-martxa Ziburu, Hendaia, Behobia eta Bera artean, talde-erronkak eta trukerako uneak Akitania Berritik, Euskaditik eta Nafarroatik etorritako ikasleekin.
Kirol jarduerez gain, esperientzia honek beste hizkuntza, kultura eta hezkuntza- errealitate batzuk ezagutzeko aukera emango die gazteei. Eleaniztasuna eta mugaz gaindiko lankidetza bizitzeko modu zehatz bat, hain zuzen ere.
Ikasgelaz haratagoko hezkuntza-esperientzia
Euskal Herriko Ikastolak elkarteak bultzaturik, eta Zirimola animazio-sarearen laguntzarekin, ikasleei mugikortasun, topaketa eta irekiera-esperientzia bat eskaini nahi dieten ikastetxeei zuzentzen zaie ekimen hau.
Horretan parte hartuz, gazteek beren hizkuntza eta kultura arteko gaitasunak garatuko dituzte, eta, aldi berean, harremanak sortuko dituzte testuinguru desberdinetatik datozen beren adineko ikasleekin.
Informazioa eta parte hartzea: I Bidasoako Orientazio Bizikleta martxa 2026 – I Bidasoako Orientazio Bizikleta martxa 2026 – Dpto – Educación

HEZHI proiektua
Jarduera hau Akitania Berria – Euskadi – Nafarroa Euroeskualdeak koordinatzen duen HEZHI proiektuaren baitan antolatzen da. Hain zuzen, proiektu horren xedea eleaniztasuna sustatzea eta hiru lurraldeetako hezkuntza-komunitateen arteko loturak sendotzea da, lankidetza, truke eta mugikortasun-proiektu zehatzen bidez.
Europar Batasunak % 65ean kofinantzatzen du HEZHI proiektua, Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programaren AFOMEF – POCTEFA proiektuen deialdiaren bidez. Bere aldetik, POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaldeko integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da.


