Euroeskualdeak proiektuen deialdia egin du, hiru lurraldeetako espezializazio-estrategia adimendunekin (RIS4) bat egiten duten 6 sektore estrategiko eta emergenteetan proiektuak eta aktoreak bultzatzeko: Osasuna, Fabrikazio aurreratua, Nekazaritza, Energia berriztagarriak, Eraikuntza jasangarria eta Sormen- eta kultura-industriak.
400.000 euroko aurrekontuarekin, 2023ko urriaren 30eko 12:00ak arte irekita, Euroeskualdearen garapen lehiakor eta erresilientea bultzatu nahi du deialdiak, iraultza digitalaren esparruan, espezializazio adimendunaren bidez iraunkortasunerako, ezagutzaren eta berrikuntzaren sorkuntzarako eta ekonomia zirkularraren aldeko apustuaren bidez.
Hautagaitzak eskainitako web orriaren bidez egiten dira.
Gainera, proiektuak prestatzen eta kudeatzen laguntzeko, Proiektuen Sustatzaileentzako Gida bat egin da. Etapa bakoitzerako, hautagaitza muntatzearen eta proiektua ixtearen artean, gidak informazioa jartzen du irakurlearen eskura, hurbilketa batez ere praktikoa eginez, erraz irakurtzeko eta asimilatzeko moduko dokumentua izan nahian.
2015ean hasita, “Euroeskualdeko berrikuntza” proiektuetarako deialdiak 44 proiektu bultzatu ditu, 2,5 milioi euro guztira. Adibide gisa, 2022ko proiektuen deialdiak 6 ekimen babestu zituen
WEBMINTEGI BAT INFORMAZIO GUZIRAKO
Euroeskualdeak web-mintegi bat antolatuko 2023ko irailaren 27etik dispositiboa aurkezteko eta proiektuen arduradunekin trukeak egiteko. Aldez aurretik izena eman behar da.