Euroeskualdeko Beka – hautagaitzen idekiera

26.05.2021 Euroeskualdea

2021-2022 ikasurtean Akitania-Berria, Euskadi eta Nafarroako unibertsitate batean ikasle diren eta beren mugikortasuna Euroeskualdeko lurralde batean egin nahi duten ikasleek 2021eko ekainaren 30a arte dute beren Euroeskualdeko beka galdetzeko.

Eskaerak hemen egiten dira.

2016an abian jarritako tresnak, 300€ko laguntza ekonomikoa eskaintzen due ikasleei. Euroeskualdeko Beka metagarria da beste laguntza ekonomiko batzuekin, esate baterako, Crous edo Erasmus bekekin.

Bekaren helburua Euroeskualdeko kide diren lurraldeen arteko mugikortasuna sustatzea da Euroeskualdeko sentimendua indartzeko, hurbiltasunaren nazioartekotzearen filosofian. Bekak ikasleei eta doktoregaiei mugaz gaindiko espazioa hobeto ulertzen laguntzen die, beren ibilbidea aberasten duen eta kulturen arteko gaitasunak eskuratzeko aukera ematen duen esperientzia akademikoari esker.

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?