Euroeskualdeko Beka – hautagaitzen idekiera

01.07.2024

2024-2025 ikasurtean Akitania-Berria, Euskadi eta Nafarroako unibertsitate batean ikasle diren eta beren mugikortasuna Euroeskualdeko lurralde batean egin nahi duten ikasleek 2024eko urriaren 1a arte dute beren Euroeskualdeko beka galdetzeko. 

Eskaerak Euroeskualdeko webgunetik egiten dira : https://www.euroregion-naen.eu/eu/euroeskualdeko-beca/ 

2016an abian jarritako tresna, Euroeskualdeko Bekak laguntza finantzarioa eskaintzen die ikasleei, eta laguntza hori beste beka batzuekin metatu daiteke, hala nola Erasmus + bekarekin

Bekaren helburua Euroeskualdeko kide diren lurraldeen arteko mugikortasuna sustatzea da Euroeskualdeko sentimendua indartzeko, hurbiltasunaren nazioartekotzearen filosofian. Bekak ikasleei eta doktoregaiei mugaz gaindiko espazioa hobeto ulertzen laguntzen die, beren ibilbidea aberasten duen eta kulturen arteko gaitasunak eskuratzeko aukera ematen duen esperientzia akademikoari esker. 

 

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?