Euroeskualdeko beka-deialdia irekita dago. Akitania Berriko, Euskadiko eta Nafarroako gradu eta masterreko ikasleei zuzentzen zaie, kide diren lurraldeetan 2026-2027 ikasturtean unibertsitate-mugikortasuna gauzatu dezaten. Hautagaitzak aurkezteko epea 2026ko urriaren 1era arte egongo da irekita.
Eskabideak zuzenean gure webgunean aurkeztu behar dira: https://www.euroregion-naen.eu/eu/euroeskualdeko-beca/
Hurbileko mugikortasunerako programa
Euroeskualdeko beka 2015az geroztik dago abian eta 300 euroko hileroko laguntza eskaintzen die lurraldeko ikasleei, Erasmus+ eta bestelako programekin ere bateragarria den modu batean.
Bekaren xedea Euroeskualde barruan mugikortasuna sustatzea da, hurbileko nazioartekotzearen logika batetik. Modu horretan, ikasleei kultura arteko gaitasunak garatzeko eta mugaz gaindiko lurraldeko errealitatea gertutik ezagutzeko aukera eskainiko zaie.
Gogoan izan doktoregaientzako deialdia urte osoan dagoela zabalik. Informazio guztia hemen.


