LLET Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak argitara eman du europar proiektuen komunikazio egintza kudeaketa laguntza kontratatzeko baldintza-agiria, FORMA NAEN eta TRANSFERMUGA-RREKIN europar proiektuen esparruan. Eskualde Garapenerako Europako Funtsak finantzatutakoak dira proiektu horiek, INTERREG V A Espainia-Frantzia-Andorra 2014-2020 (POCTEFA) programaren POCTEFA 2019 proiektu-deialdiaren barnean.
Lizitazioaren helburua da komunikazio intuitiboa, parte hartzekoa eta pedagogikoa edukitzea bi proiektuen inplementazioan. Komunikazio hori publiko objektibo nagusientzat zuzendua izango da.
Lizitazioaren aurrekontua 96 000 € (zergak barne) da.
Eskaintzak egiteko epea 2019ko abenduaren 30an bukatuko da, 12:00etan.
Baldintza-orri horretarako eskaintzak bide telematikotik aurkeztuko dira soilik, AMPA Akitaniako Lizitazio Publikoen Elkartearen plataforman: https://demat-ampa.fr