Euroeskualdeak bere koprodukzio gida aurkezten du Connecta Fictionen

17.09.2021 Euroeskualdea

 

Mugaz gaindiko ikus-entzunezkoen sektorearen aldeko apustuarekin jarraituz, Euroeskualdeak Connecta Fiction ekitaldian parte hartu zuen Iruñean, irailaren 14an eta 15ean. Fikzioari eskainitako nazioarteko ekitaldi hau serieen garapenerako nazioarteko plataforma da, beraien beharrak mekanismo desberdinen bidez aurkezten dituzten delegazioen aurrean azaltzeko aukera duena: pitch saioak, eztabaida taldeak, banakako bilerak, konferentziak …

Programaren ardatz nagusia “Pitch Eurorregion NAEN Series” proiektuetarako deialdia izan zen. Lehen edizio honetan, hainbat sari banatu ziren : Euroeskualdeko saria (6.000 euro), France 3 Nouvelle-Aquitaine saria (10.000 euro), EITB saria (10.000 euro), Acorde Music Library saria (1.500 euro), Nafarroako Telebistaren Saria (grabazioa eta emisioa), serie, miniserie eta dokumental drametarako. Pitch saioaren ostean, Entre Muros eta Gaia proiektuak saritu ziren.

 

Ekitaldia ALCA Akitania Berria, Zineuskadi eta Nafarroako Gobernuak prestatutako koprodukzio gida aurkezteko parada izan zen. Gida honek ikus-entzunezko erakundeen aurkitegi bat eta lurralde bakoitzeko araudi desberdinak aurkezten ditu. Hemen dago eskuragarri.

Akitania Berria Euskadi Nafarroa LLET Euroeskualdeak eta bere gobernu agentziek gogora ekartzen dute hiru lurraldeetan ikus-entzunezkoen industriaren garapenari laguntzeko eta mugaz gaindiko, euroeskualdeko eta Europako mailan ikus-entzunezko eragile nagusiekin dituzten proiektuak nabarmentzeko borondatea.

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?