Albaola itsas faktorian amaiera eman zaio mugaz gaindiko egitasmoari
Albaola Itsas Kultur Faktoriak gidatuta, GazTegur proiektuak tokiko zura erabiliz langileentzat jantoki bat eraikitzea ahalbidetu du Pasaian. Mugaz gaindiko lankidetzaren emaitza da 31 metroko luzera eta 7,5 metroko altuera dituen eraikuntza, eta Albaola, Iruneako Donibane Lanbide Heziketa zentroa eta Angeluko Compagnons du Tour de France formakuntza federazioaren artean ondu dute.
Pandemiaren izurriak eragindako urtea izan arren, GazTegur proiektua 2020ko urrian abiatu zen eta 2021eko apirilean bukatu da. Mugaz gaindiko lankidetza honi bukaera emateko, itsas faktorian antolatutako prentsaurreko batean izan dira Euroeskualdea eta proiektu-kideak. Bertan, hitz hartzaileek ideia bera azpimarratu zuten: “ezagupenaren transmisioak ez dauka mugarik”.
GazTegur proiektuari buruz gehiago jakiteko: GazTegur.