Eskualdeen arteko kultur proiektu europarra

Eskualdeen arteko kultur proiektu europarra lantzeko zuzendaritza batzordearen bigarren bilera

06.02.2020 Proiektuak

Joan den urtarrilaren 29an, Nafarroan elkartu ziren Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdea, Pirinioak-Mediterraneoa Euroeskualdea eta Nafarroako Gobernuko, Eusko Jaurlaritzako,  Akitania Berria Eskualdeko, Okzitania Eskualdeko, Balear Uharteetako Gobernuko, Kataluniako Gobernuko eta Mosa-Rin Euroeskualdeko ordezkariak, eskualdeen arteko kultur proiektu europarra lantzeko asmoz. Mugaz gaindiko artisten jardunean eragingo duten kultur proiektuak sustatu eta garatzea du helburu zuzendaritza batzordeak.

2019ko azaroan egin zen lehen bilera hartan, hiru lan-ardatz zehaztu ziren: a) gizarte eta lurralde inklusioa; b) emakumeen rola; c) artisten mugaz gaindiko mugikortasuna.

Hiru eskualdeetako gobernuek iritziak nahiz esperientziak partekatu eta ekimenaren abantailak nahiz desabantailak aztertu zituzten. Eta azterketaren ondoren, lurralde guztietan aitzindari izango den ekimen horren garrantzia aitortu zuten batzordekideek. Lan ildo hau 2020 ekitaldi osoan zehar luzatuko da, Europako proiektuen hurrengo deialdietan ekimenak aurkeztu ahal izateko.

Mosa-Rin Euroeskualdeak antzeko proiektu bat abiarazi du eta bere esperientzia partekatuko du Euroeskualdeko NAEN eta Euroeskualdeko EPMrekin.

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?