Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak diru-laguntza politika bat garatzen da, proiektu-deialdiaren eraren azpian, 2014-2020 Plan estrategikoak lehentasunezkoak bezala kontuan hartutako sektoreetan hiru eskualdeetako aktoreen (pribatu eta publiko) arteko lankidetza garatzeko eta dinamizatzeko asmoz.
2021ko proiektu -deialdiko bigarren saioak ardatz eta 400 000€ko hornidura ukanen ditu eta “euroeskualdeko balio-kateak” sortzeko 2014-2020 lurralde estrategian identifikatutako hiru gako sektoreetan:
- Sektore aeronautikoa eta garraioa
- Osasuna Bio-osasuna
- Nekazaritza eta nekazaritzako elikagaien industria
- Energia berriztagarriak
- Itsasoko eta itsasertzeko baliabideak arloetan
- Basoa, zura eta eraikuntza jasangarria
Prozedura honek « Unibertsitatetik enpresarainoko » filial ekonomikoaren edo jarduera-sektore bateko erreferentzia aktoreak biltzea bilatzen du, euroeskualdeko ikuspegitik sinergiak eta osagarritasunak garatzen dituen proiektu aglutinatzaile eta bizitasuneko programa baten inguruan.
Irailaren 27an, goizeko 11etan, Euroeskualdeak web mintegi bat antolatuko du deialdia aurkeztu eta proiektu-arduradun posibleek dituzten galdereei erantzuteko. Izen emateak hemen egiten dira.
Hautagaitza txostenaren aurkezpena interneten bidez soilik egin daiteke, hemen.
Proiektuak aurkezteko epea urriaren 27ean, 12:00etan amaituko da.