EGURTEK sarien VI. edizioko Bois/Egurra/Madera BEM Sari Berezian

14.02.2022 Berrikuntza

BEM Sari Bereziak (Bois/Egurra/Madera) Administrazio publikoak Akitania Berria-Nafarroa euroeskualdean bultzatutako lan bikainak saritzen ditu.

 

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak, Baskegurrek eta Bilbao Exhibition Centrek, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren babesarekin, Egurtek sarien VI. edizioa antolatu dute. Zurezko erabilera eta diseinu nabarmenarekin egindako Arkitektura eta Diseinuko lanak sarituko dituzte, baita material horren ezaugarriei balioa ematen dieten argitalpen onenak ere.

Alde batetik, kolektibo profesionalean iritzi edo eztabaida arkitektonikoa bultzatu nahi da, eta, bestetik, zuraren sektoreko profesionalen lana jendarteratu, eta material horren aukerak aztertzen dituzten argitalpenak aitortu.

VI. Egurtek 2022 Sariek honako modalitate hauetako lanik onenak aintzatesten dituzte:

  • Eraikuntza,
  • Interiorismoa,
  • Produktuaren diseinua

Bi sari berezi ditu :

  • Tokiko Egurra
  • Aurreko edizioan sartu zen lehen aldiz kategoria berri hori (BEM), Euroeskualdeko administrazio publikoak bultzatutako eraikin edo ekipamendu bikainak bereizten dituena.

Hautagaitzak on-line entregatuko dira, 2022ko otsailaren 28ko 12 : 00ak baino lehen, posta elektroniko bat bidaliz, aurkeztu beharreko agiriak erantsita, helbide elektroniko honetara: premiosegurtek@coavn.org

Epaimahaiaren erabakia ekitaldi instituzional batean irakurriko da, sariketara aurkeztutako proiektuen erakusketaren inaugurazioan, 2022ko apirilean, behar bezala argitaratu eta aurkeztutako guztiei jakinaraziko zaien lekuan eta orduan.

Sariak emateko ekitaldia 2022ko urriaren 20an egingo da, ostegunarekin, BECen, Egurtek Zurezko Arkitektura eta Eraikuntzaren Nazioarteko 9. Foroarekin batera.

Informazio gehiagorako: https://egurtek.bilbaoexhibitioncentre.com/eu/sariak/egurtek-sariak-2022/

http://www.coavn.org/coavn/jsp/coavn/Egurtek2018_1.jsp

 

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?