Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdea (NAEN) Xtik erretiratu da bere misio eta balioekin bat datorren komunikazioa bultzatzeko.
Komunikazio arduratsuaren aldeko erabakia
Urte batzuk daramatza Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak (NAEN) hiru lurraldeen arteko mugazgaindiko lankidetza indartzen eta bere bazkideei eta herritarrei informazio ahal bezain argia eta eskuragarria ematen.
Ildo horretan, inklusio eta gardentasun balioak errespetatzen dituzten elkarrizketa eta trukeespazioei lehentasuna eman behar zaie. X plataformaren azkenaldiko bilakaerak kezka handiak sortzen ditu edukien moderazioari, egiaztatu gabeko informazioaren hedapenari eta algoritmoen kontrolari dagokienez. Hori dela eta, bere konpromisoekin koherente izateko asmoz, Euroeskualdeak erabaki du X-ko jarduerak bertan behera uztea eta esparru profesionalagoa eta seguruagoa eskaintzen duten plataformetan duen presentzia areagotzea.
Truke-espazio egokituagoak
Hemendik aurrera, Euroeskualdearen berriak Instagram, Facebook eta LinkedIn kontuetan aurki ditzakezue, baita bere webgunean ere (https://www.euroregion-naen.eu/).
Erabaki honek, Euroeskualdearen aktore guztiekin duen elkarrizketa hobetzeko helburu handiago baten barruan kokatzen da, euren errealitateetara eta itxaropenetara hurbilduz.
Istorioak aurrera jarraitzen du, baina beste horizonte digital batzuen pean.