ABEN Euroeskualdeko Serie Sariaren idekitzea

25.07.2022 Euroeskualdea
  • Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak, Akitania-Berria Eskualdeak, Akitania Berriko Zinema eta Ikus-entzunezkoen Liburu Agentziak (ALCA), Eusko Jaurlaritzak, Zineuskadik eta Nafarroako Gobernuak ABEN Euroeskualdeko Serie Sariaren bigarren edizioa abiarazi dute
  • 000 euroko sariaren helburua Akitania Berriko Eskualdearen, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Nafarroako Foru Erkidegoaren arteko ikus-entzunezko lankidetza-proiektuak sustatzea da. .
  • Eskabideak linean aurkeztu behar dira uztailaren 27ª aitzin.

Euroeskualdeko gobernu kideek eta lurraldeko kultura-agentziek osatutako ikus-entzunezko lantaldeak, ABEN Euroeskualdeko Serie Saria abiarazi du. Aurten Gasteizko FESTVAL telebista jaialdiak hartuko du 2022ko irailaren 5etik 11ra.

Saria bi fasetan antolatuko da. Profesionalen epaimahai batek egindako aurre-hautaketa baten ondoren, hautatutako 3-6 proiektuek beren seriea defendatu ahal izango dute 2022ko irailaren 9an FESTVALen egingo den pitching saio batean. Egun hau Euroeskualdeari eskainitako jardunaldi bat izango da: pitchak koprodukzioek plataformen erronkari nola eragiten dioten buruzko mahai-inguru baten ondoren izango baitira. Irabazleak 6.000 euroko saria jasoko du irailaren 10eko gala-gauean.

Eskatzaileak Euroeskualdeko hiru lurraldeetakoren batean kokatuak izan behar dira eta beren produkzioa fikzio, animazio edo dokumental serie edo mini-serie bat izan behar da, telebistarako edo plataformendako. Hautagaitzak uztailaren 27ra arte aurkeztu behar dira.

Euroeskualdeko ikus-entzunezko lantaldeak egindako lanari esker, “Euroeskualdearen koprodukziorako gida” egin ahal izan da, mugaz gaindiko koprodukziora jo nahi duten eragileei informazioa emateko (Euroeskualdeko gobernu kideen lehentasun nagusiak, zergak itzultzeko politikak, laguntza-eremuak, funtsak, sektoreko elkarteen kontaktuak, zinema-batzordeen kontaktuak, jaialdien arduradunak, etab.).

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?