Innovation eurorégionale 2026

2026ko «Euroeskualdeko Berrikuntza» Proiektu Deialdiari buruz Web-mintegi informatiboa

27.07.2026

Lurralde-mailako proiektu berritzaile bat bultzatzen duzu? Akitania-Berria  Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak hitzordua ematen dizu 2026ko irailaren 3an, «Euroeskualdeko Berrikuntza» Proiektuen Deialdiari buruzko web-mintegi baterako. Aukera paregabea da dispositibo horren modalitateak xehetasunez ezagutzeko eta hura laguntzen duen taldearekin zuzenean harremanetan jartzeko.

Data: 2026ko irailaren 3an
Ordua: 10:00etan
Izen-ematea: https://us06web.zoom.us/webinar/register/WN_aGE86_4jRP-ddo56x7GvLg

Euroeskualdeko berrikuntzarako proiektu-deialdia

2026ko irailaren 1etik urriaren 9ra bitartean irekita egongo den deialdi hau lurraldeko 6 sektore estrategikoetako batean ekimenak dituzten Euroeskualdeko partzuergoei zuzenduta dago, eta Akitania-Berria, Euskadi eta Nafarroako espezializazio adimenduneko estrategiei (RIS4) jarraitzen die:

  • Biozientziak, osasuna eta silver economy;
  • Fabrikazio aurreratua, aeronautika eta mugikortasun elektrikoa;
  • Nekazaritzako elikagaien industria eta elikadura jasangarria;
  • Energia berriztagarriak;
  • Habitat eta eraikuntza jasangarriak;
  • Sormen- eta kultura-industriak, ikus-entzunezko industria.

400.000 euroko aurrekontuarekin, dispositibo honen helburua hiru lurraldeen osagarritasunetan oinarritutako proiektu kolaboratiboak sortzea da, Euroeskualdeko ekonomia lehiakorrago eta digitalago baten zerbitzura.

Web-mintegiak zer eskaintzen dizun

  • Dispositiboaren, bere irizpideen eta egutegiaren aurkezpen argia;
  • Zuzeneko elkarrizketa-tarte bat zure galdera guztiak egiteko;
  • Bestelako proiektuetan diharduten eragileak ezagutzeko eta etorkizuneko bazkideak identifikatzeko aukera.

Izena eman klik batean

Izen-ematea zuzenean online egiten da, esteka honen bidez: https://us06web.zoom.us/webinar/register/WN_aGE86_4jRP-ddo56x7GvLg

Erreserbatu zure lekua orain!

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?