Appel à projets Innovation eurorégionale 2025

2025ko “Euroeskualdeko berrikuntza” proiektu deialdia jaurti da

08.09.2025 Proiektuak

Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualde LLETren “Euroeskualdeko berrikuntza” proiektuen deialdia 2025 ko irailaren 8tik 2025ko urriaren 17era arte dago zabalik, hiru lurraldeetako espezializazio adimenduneko estrategiekin (RIS4) bat egiten duten sei sektore estrategiko eta emergentetan ekimenak eta eragileak babesteko.

400.000 euroko aurrekontuarekin, «Euroeskualdeko berrikuntza» proiektu deialdia «urrunago iristeko lankidetzan aritu» esaldian oinarritzen da, eta bere helburu nagusia da euroeskualdeko ekonomia lehiakor eta erresiliente bat garatzen laguntzea, espezializazio adimenduna sustatzea, ezagutzaren eta berrikuntzaren sorrera bultzatzea, eta ekonomia zirkularra bultzatzea.

2015ean hasi zenetik, “Euroeskualdeko berrikuntza” Proiektuen Deialdiak 52 proiektu babestu ditu, guztira 2,9 milioi euroko aurrekontuarekin. 2024an, proiektuen deialdiak 7 ekimen lagundu ditu diruz.

Hautagaitzak webgunetik egiten dira.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Euroeskualdeak web-mintegi bat antolatuko du 2025ko irailaren 10an, dispositiboa aurkezteko eta proiektuen arduradunekin trukeak egiteko. Aldez aurretik izena eman behar da esteka honen bidez.

Bere proiektu eremaileak laguntzeko, Euroeskualdeak gida bat argitaratu du, proiektua pentsatu edota erematean sor daitezen galderei erantzuteko

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?