Europako ekitaldi bat : Las Plazas de Europa

13.09.2024
  • Larunbat honetan, irailak 14, 12:00etan, “Las Plazas de Europa” ekitaldia izango da Hondarribiko Kai Zaharra plazan, Europako Batzordeak antolatua, Europako balioen eta politiken inguruko elkarrizketa bultzatzea xede.

Topaketa honen helburua herritarrak Europako ordezkariekin eta tokiko eta eskualdeko agintaritzetako ordezkariekin biltzea da, herritarrek berek Europako eztabaidetan duten parte-hartzea indartzeko, batez ere, ingurumen eta jasangarritasun gaiak pil-pilean dauden honetan.

Hondarribiko alkate Igor Enparan Aranetak gidaturik, Europako Batzordearen misioak aletuko dituen Europako Batzordearen ordezkaritzako zuzendari Lucas González Ojedarekin hitz egiteko aukera izango dute herritarrek.

Harekin batera, toki- eta eskualde-ordezkariak ere izango dira, toki-administrazioetan hartutako ikuspegi europarra xehetzeko.

Lehenik eta behin, Christina Laborda Alboleak, Irungo alkate eta Bidasoa Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoko Kontseilu Nagusiko presidenteordeak, mugaz gaindiko gobernantzaren Europako eredu hori eta haren jarduera-ildo nagusiak aurkeztuko ditu

Ondoren, Itziar Aizpuru Eizaguirrek, Hendaiako Udaleko euskararen zinegotzi arduraduna eta Partzuergoko Zuzendaritza Batzordean Hendaiako ordezkaria, mugaz gaindiko proiektu europarren bidez baliabide naturalen eta giza-baliabideen kudeaketa eta garapen jasangarriari buruzko eztabaida irekiko du. Arola Urdangarin Ferreira Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeko zuzendariak Empleo programa aurkeztuko du, mugaz gaindiko lan-harremanak erraztea helburu duena. Azkenik, Oihana Recalde Casadok, Sagarrek sagardoa egiteko sagar ekologikoen ekoizleak, Europako proiektuek babestutako nekazaritza jasangarriaren adibide zehatz bat azalduko du.

Azkenik, Europaren etorkizunari buruzko solasaldi irekia egongo da gazteekin batera: Blanca Gómez Benítez, Villablancako Hezkuntza eta Kultura zinegotzia, Luis Fraile Rodríguez, ingurumen-ingeniaria eta JEF Madrideko presidentea, eta, María Guerra Forés, Erasmus+ programrekin diharduen gizarte-hezitzailea Zeutan.

Eztabaida eta hitzaldiez gain, jarduera ludiko eta dinamikoak ere izango ditu ekitaldiak, besteak beste, «Euroaperitiboa». Elkarbizitza-jardunaldi honetan, parte-hartzaileek beren eskualdeko elikagai jasangarriak ezagutu eta dastatu ahal izango dituzte, adituekin hitz egiten duten bitartean.

Parte hartzea debalde da, beraz, ez izan dudarik izena emateko, esteka honetan klik eginez!

 

Informazio praktikoa

Data: 2024ko irailaren 14a, larunbata

Ordutegia: 12:00etatik -14:30era

Lekua: Kai Zaharra plaza, Itsas pasealekua, Hondarribia, Gipuzkoa.

Izen ematea doan, hemen: Izen ematea – “Plazas de Europa”

Informazio gehiago hemen: Las Plazas de Europa

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?