Hiru lurraldeetako aktoreen arteko lankidetza sustatu nahi duen deialdi honek 400. 000 euroko aurrekontua dauka. Informazio gisa, 2021ko proiektu deialdiak 6 proiektu lagundu zituen. Sortu zenetik 38 proiektu lagundu dira eta guztira 2,1 milioi euro banatu.
-
Noiz eta nola aurkeztu daiteke proiektu bat?
Proiektuak irailaren 28tik azaroaren 3ra aurkez daitezke, modu digitalean eta Euroeskualdearen webgunearen bitartez soilik.
-
Nori zuzendua dago?
Elkarte, erakunde, udaletxe, enpresa, norbere konturako langileak, etab. Aurkezten diren proiektuek Akitania Berria Euskadi Nafarroa LLET taldea osatzen duten hiru eskualdeetako bazkide bana izango dute gutxienez.
-
Zein da proiektu bakoitzeko gehienezko diru-laguntza?
Euroeskualdeak eskainiko duen diru-laguntzaren gehiengo zenbatekoa proiektuaren kostu osoaren %50ekoa izango da, eta 75.000 € gehienez. Proiektuak %20ko gutxieneko autofinantzaketa izan beharko du.
-
Zein arlo jorratuko ditu?
- Biozientziak, osasuna, zilar ekonomia
- Fabrikazio aurreratua, aeronautika, mugikortasun elektrikoa
- Nekazaritza elikagaien industria
- Energia berriztagarriak
- Habitat jasangarria, basoa eta zura
- Sormen eta kultur-industriak, ikus-entzunezko industria
Proiektu-deialdia aurkezteko, web-mintegi bat antolatuko dugu 2022ko urriaren 3an, 10etan. Denei idekia da eta izen ematea esteka honen bidez egin daiteke.
Informazio gehiagorentzat, Leyre Azcona proiektu-deialdiaren kudeatzailearekin harremanetan eman, mailez (leyre.azcona@euroregion-naen.eu) edo telefonoz (+33 6 32 20 13 43).
Gehiago jakin | Webmintegira izena eman |